Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko urtarrilak 23 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. "Begiristain Doktorearen pasealekuan espaloia berritzeko eta ezponda egonkortzeko obra proiektua exekutatzeko" xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 3 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Bost haur parkeren ordeztea eta berritzea” xede duen kontratuaren esleipen akordio proposamena.
  • 4 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Haurren eta nerabeen babesgabetasun egoeren kasuak kudeatzeko zerbitzuaren pleguan aurreikusi gabeko eta behin betiko izaera duen lehenengo aldaketa onartzea.
  • 5 - Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua. Giza Eskubideen Bulegoa. Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldia” (2024) ekintzaren oinarriak onartzea.
  • 6 - Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Administrazio Atala. “Iturri apaingarri guztien mantenu, kontserbazio, aldizkako ikuskapen eta konponketa zerbitzu” kontratuaren jarraitasuna onartzea, kontratu berria formalizatu bitartean.
  • 7 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 8 - Lehendakaritza Zuzendaritza. Herritarren Partaidetza eta Arreta Zerbitzua. IGEren inguruko informazio-karpa instalatzeko eta erakusketa-jarduera garatzeko gastuak onartzea.
  • 9 - Mugikortasuneko Zuzendaritza. Mugikortasuneko Administrazio-Atala. Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 28an hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezestea. Erabaki hori Artzain Onaren lurpeko aparkalekuaren baldintzen pleguko 30. artikulua aldatzeari buruzkoa da.
  • 10 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2023ko urrian, azaroan eta abenduan eginiko bitarteko langileen izendapenak eta aldi baterako lan kontratuen berri ematea.
  • 11 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. Competitividad, Desarrollo e Innovación, S.L. enpresari "Next Generation EU Europako Funtsekin finantzatutako Donostiako helmuga turistikoaren jasangarritasun-estrategiako planaren egikaritzearen bizi-ziklo osoaren kontrol, jarraipen eta ebaluaziorako laguntza-zerbitzuaren" kontratuaren faktura ordaintzea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko urtarrilak 23 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 12 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. Espedientea auzitegira bidaltzea eta Lege Zuzendaritzari agintzea babestu dezala Udalak hartu zuen erabaki bat: "AÑ.13 Belartzagoia" sektoreko Plan Partzialaren behin betiko onarpenari buruzkoa ebazpena berresteko proposamena.