Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko urtarrilak 09 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Kontratazio Atala. Bi ikastetxeetan patioak eraldatzeko obrak xede duen kontratuaren esleipen-proposamena.
  • 3 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Udal Abegi Etxeko sukalde zerbitzu kontratuan aurreikusitako berariazko lehenengo aldaketa onartzea.
  • 4 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. 2024ko Lan partekatuaren plana babesteko laguntzak emateko oinarri espezifikoak onartzea.
  • 5 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Antolamendu eta Exekuzio Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. "LO.01 Loiolako Lorategi Hiria" hirigintza eremuko hiri antolamenduko plan bereziaren aldaketa puntualaren hasierako onarpena.
  • 6 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. IB.12.1 Illarra egikaritze-unitateko A.30.4 lurzatian 6 etxebizitza eta garaje eraikitzeko obra handi baimena.
  • 7 - Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza. Eraikuntza eta Birgaitze Zerbitzu Juridiko-Administratiboa. IB.12.1.1 Illarra egikaritze-unitateko A.30.6 eta A.30.7 lurzatitan 32 etxebizitza eta garaje eraikitzeko obra handi baimena ematea.
  • 8 - Lege Zuzendaritza. Lege Aholkularitza Zerbitzua. Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 9 - Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza. Langileria Kudeatzeko eta Administratzeko Zerbitzua. 2023ko azaroan egindako aparteko orduengatik emandako haborokinei buruzko ebazpenaren berri ematea.
  • 10 - Zeharkako Zerbitzuak Koordinatzeko Zuzendaritza. Zeharkako Zerbitzuak. DTIK erakunde autonomoari, Next Generation Funtsekin finantzatutako Zentro Zero azpiproiektua egiteko, emandako enkargua aldatzeko ebazpenaren berri ematea.
  • GZK 2 - Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza. Ondare Zerbitzua. Udalari Santa Katalina zubiaren administrazio-emakida emateko baldintzak eta aginduak onartzea.
  • GZK 3 - Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza. Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatea. Adinekoei egoitza-ekipamenduan eta tutoreratzeko apartamentuetan ostatu emateko zerbitzu publikoaren kontratuan aurreikusi ez den lehenengo aldaketa eta bigarren luzapena onartzea.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko urtarrilak 09 eguneko bilkuraren laburpena:

  • GZK 1 - Finantza Zuzendaritza. Diruzaintzako Atala. Udala fidatzaile solidario izateko proposamena, Donostia Sustapena SA sozietatearen eta Banca Popolare Etica SCPA SEren artean egingo den mailegu-kontratuan.