Partaidetza prozesuaren oinarrizko datuak
Aurreikusitako prozesuaren hasiera eta amaiera data 2022/10/31
- 2022/12/02
Testuingurua
Urrezko Danborra pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria.
Kultura eta Turismo Ekintzetxeak sortu zuen Urrezko Danborraren saria, 1967an. Hasiera batean, erakunde autonomo hartako zuzendaritza-batzordeak soilik aukeratzen zuen sariduna, eta, ondoren, udalbatzak berretsi behar zuen.
1999an, Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudian sartu zen Urrezko Danborra, eta, gerora, zenbait aldaketa izan dituzte sariaren arauek. Hala ere, denboraren poderioz, sariaren beraren pertzepzioa eta zentzua nabarmen aldatu dira donostiarren artean. Hori dela eta, 2018tik, prozedura bat ezarri zen, herritarrek parte har zezaten Urrezko Danborra aukeratzeko.
Herritarrek Urrezko Danborrerako pertsona bat proposatu dezakete, eta ohikoan udazkenean ireki izan da tramite hau . Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza zerbitzuak proposamenak aztertuko ditu. Txostenak Udaleko Nozeramaileen Batzordera bidaliko dira.
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehienez 3 hautagaiz osatutako zerrenda osatuko du. Araudiaren arabera, hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute, eta gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo dute botu bidez.
2023 urteko prozesuan, Bozeramaile Batzordeak herritarrek aurkezturiko 133 hautagaitzen artean eztabaidatu du. Araudiak jasotzen duen moduan, babes zabala jaso ondoren Bozeramaile Batzordeak saria Javier García Cogorrori ematea erabaki du, bere ibilbide profesionala aintzat hartuz, baita hiriaren izena zientzia eta ezagutzaren alorrean bultzatzeko egindako lanagatik ere.
Javier García Cogorro (Madril, 1963) Miramongo Parke Teknolojikoan errotuta dagoen Viralgen enpresako kontseilari orokorra da. Columbus Venture Partners inbertsio funtsaren sortzaileetako bat da. Bere ibilbide profesionala arlo bioteknolojikoan garatu du. Giltzarria izan da biozientzien arloan Donostiaren nazioarteko erreferiantzaltasuna egonkortzen. Balio eta hazkunde haundiko enpresen sorreran ere funtsezko papera jokatu du.
Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean emango zaio irabazleari Donostiako Udalbatzan.
Informazio gehiago