Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Memoria eta konponketa

Memoria eta konponketa

Hiri osoa
Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak

Hiriko gune publikoan memoria elementuak jartzea  eta omenaldi xumea egitea, terrorismoak eta indarkeriak gure hirian bizitzeko eskubidea urratu zietenei gogoratzeko eta biktima bakoitza maila berdin, homogeneo eta indibidualean aitortzeko, haiek pairatu zuten bidegabekeria gogoratu eta sorturiko mina erreparatzen laguntzeko. Hau guztia “Euskal kasuan izan diren bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen udal argazkiak. Donostia 1960-2010 " dokumentua oinarri hartuta.

Memoria-elementuak inauguratzen  diren egunean, omenaldi xume eta hunkigarria egiten da: lore eskaintza eta minutu bateko isilunea. Senideek, erakundeetako ordezkariek eta, oro har, herritarrek parte hartzen dute.

Elementu Oroigarria lurraren arrasean  jarritako plaka oroigarri indibidual batean datza. Bertan hildako pertsonaren izena, atentatuaren data eta egilea agertzen dira. Kolorearen arabera bereizten dira, biktimarioaren arabera.

Memoria-elementuak 2019an jarri ziren martxan, baina, aldez aurretik, Giza Eskubideen Batzordeak eta, bereziki, Alkatetzak eta Giza Eskubideen Delegazioak familiekiko harreman- eta adostasun-prozesu estu eta arretatsua gauzatu dute, justizia errestauratiboa ekimen hori posible egitea ahalbidetu duena.

Biktimen familiek aukeratzen dute proiektu honetan parte hartu ala ez eta haien denborak, emozioak eta nahiak errespetatzen dituen prozesua da. Inposaketarik gabe, presarik gabe.

Zaila da omenaldi kopurua eta zein unetan egingo diren zehaztea, erabaki pertsonala baita eta kudeaketa oso pertsonalizatua eskatzen duena. Ekimena, beraz, denboran irekita geratuko da, eta biktimen familiek parte hartzeko borondatea adierazten duten arte luzatuko da.