Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Medicus Mundi (India). 2014

Gujarat estatuko narmanda eta surat barrutietako landa herrixketako adivasi emakumeen (tribuetako emakumeen) ahalduntzea lortzea, generoen arteko oreka areagotzea bultzatzen duten eta emakumeon eskubide sozialak, ekonomikoak eta osasun eskubideak ziurtatzen dituzten garapen ekimenen bidez.

Medicus Mundi (India). 2014 img

Proiektu honetan, aldaketarako estrategia globala adivasi emakumeen bakarkako zein taldeko ahalduntzea sustatzean oinarritzen da, senarrak eta komunitateak erantzunkide izaten hasteko ekintzak sartuz, emakumeek eurek bizi dituzten desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta genero desberdintasunak hautsi ahal izan ditzaten.

Proiektu honetan egiten diren jardueren bidez, adivasi emakumeen estatusak hobera egingo du, emakume horiek mikrofinantzak lortu ahal izango dituzte, euren kredituak eta aurrezkiak egoki kudeatzeko finantza kooperatibak sortuz, eta, horrela, adivasi emakumez osatutako 210 erakundek egin ahal izango duten etengabeko prestakuntzaren bidez, genero estereotipoen eraldaketa soziokulturalak sustatuko dira, emakumeon oinarrizko osasun eskubideak ziurtatzeko.

Zenbatekoa: 91.616 €
Donostiako Udala: 58.920 €
Entitatea:

Medicus Mundi