Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Zaratari buruzko Ordenantza berria indarrean

Ingurumen-zaratari buruzko lege-behar berriei erantzuteko

Ingurumen-zaratak duen eraginaz jabetuta eta honek herritarrengan eragiten duen kalteaz gero eta kontzientziazio handiagoa dagoela ikusirik, Udala urteetan zehar arazo hau kudeatzen aritu da, eta soinu eta zarataren kutsadura dela-eta Udalak hartuko duen jarrera arautzen duen Ordenantza oinarritzat hartuta, hiriko zarata-egoera hobetzeko jarduketak egin ditu Udalak.

Urte hauetan, betiere zaratari buruzko ingurumeneko lege-eskakizunak betez, hainbat jarduketa egin dira, hala nola, zarataren mapa espezifikoak, kutsadura akustikoaren aurkako ekintza-planak, bai eta babes akustiko bereziko eremuei dagozkien zonatako planak ere. 

Ingurumen-zaratari buruzko lege-behar berriei erantzuteko(1), 2022tik aurrera, 2022-05-12an GAOn argitaratu zen zarata eta bibrazioek sortutako kutsadura akustikoari aurre egiteko udalaren jokabidea arautzen duen ordenantza berria. Indarrean zeuden arauak eguneratzearen eta horietara egokitzearen ondorioz sortu da ordenantza berri hau, Donostiako zarataren erregulazioan esparru juridiko eguneratu berri bat sortzeko.

(1)2002/49/EE Zuzentaraua, giro zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa; azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa; 1513/2005 Errege Dekretua, zarataren legea garatzen duena, ingurumenaren zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokionez; 1367/2007 Errege Dekretua, zarataren legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-emisioei dagokienez; eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.

 


2022/06/07-an argitaratua