Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiak Hiri Jasangarria Saria jaso du "Donostia egokitzen da" proiektuarengatik

Jasangarritasuna sustatzeko jardueren onespen gisa ematen da saria

Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak “Donostia egokitzen da” proiektuarengatik jaso du Hiri Jasangarria saria, Forum Ambiental Fundazioak emana, Klima Aldaketara Egokitzea kategorian.

 

Epaimahaiaren iritziz, "proiektu horren xedea da berotze globalak eragiten dituen muturreko gertaera klimatikoetara egokitzea eta erantzuna hobetzea. Proiektuan, hainbat ekintza zehaztu dira, halako egoerei ematen zaien erantzuna eraginkorragoa izan dadin”.

 

https://www.youtube.com/watch?v=2npdr3sjUDE&feature=youtu.be