Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsaileko bisita gidatuak Artikutzan

Otsailaren 6an, 20an eta 27an

Otsailean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Otsailaren 6an Ugaldeko presa zaharra bisitatuko dugu. Ura hartzeko eraiki ziren lehen instalazioetako bat ikusteaz gain, Artikutza eta Elama ibaiek bat egiten duten tokira joango gara, non ibaiak Añarbe izena hartzen duen.
  • Otsailaren 20an Artikutzak mendebaldetik mugatzen duen mendilerrora hurbilduko gara eta Altueta mendira igoko gara. Menditik jaistean Goizaringo burdinola zaharrera hurbilduko gara.
  • Otsailaren 27an Elamako burdinola zaharreraino hurbilduko gara, eta Artikutzako alderik ezezagunenean barrena ibiliko gara. 

 

 

Oharra: lehenengo bi bisiten irteera Eskasetik egingo dira, baina Elamako irteera Arriurdinetatik (Artikutzako hegoaldeko sarrera) egingo da.

Informazio gehiago eta izena ematea