Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Korrika, Europako Hondakinen Prebentzio Astean

2019ko Zurich Maratoiaren edizioan berrikuntzak egongo dira, hondakin gutxiago sortzeko.

 

 

Elastikoaren bilgarri plastikoa, dortsalaren gutun-azala, irteeran bero mantentzeko zein euritik babesteko jantzia, helmugako janari-poltsa, anoa-postu bakoitzeko plastikozko botilatxo bat... 8 anoa-punturekin eta 8.000 parte-hartzailerekin biderkatuz gero, lasterketa batek atzean uzten duen hondakin-arrastoa handia da.

Edo handia zela esan beharko genuke, igande honetan izango den maratoiaren irudia bestelakoa izatea espero baita.

 

 

Izan ere, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Saila eta Kirol Patronatua lanean aritu dira, azken hilabetetan, hirian kirol ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeekin, ekitaldi horiek jasangarriagoak izan daitezen. Oraingoz, hondakinen arloan jarri da arreta.

Batez ere, Fly Group enpresarekin eta Amara Kirol Elkartearekin lan egin da; bi erakundeak oso desberdinak dira -enpresa profesionala, lehena, auzo-elkartea, bigarrena-. Biekin elkarlanean, hondakinak prebenitzeko neurri batzuk adostu dira aurtengo lasterketen edizioetan ezartzeko.

 

Salto 15K, berrikuntzen proba pilotua.

Fly Group enpresak, besteak beste, 15K lasterketa eta Zurich maratoia antolatzen ditu. 15K urrian izan zen, eta proba pilotu gisa erabili zen, hainbat neurri berritzaileren bideragarritasuna ikusteko, hala nola, sareko uraren banaketa. Hain zuzen ere, anoa-puntu batean, ur botilak eman beharrean, oraingoan sareko ura banatu zen edalontzi konpostagarrietan, eta korrikalariek zuzenean anoa-puntutik metro batzuetara jarri ziren edukiontzi marroietara bota behar zituzten.

Gure lehentasuna lasterketa on bat antolatzea da –aitortzen du Mikel Huartek, Fly Group enpresakoak– baina konturatu gara aldaketa horiek korrikalariei ez dietela inolako eragozpenik sortzen, aldiz, haien gogobetetasuna zein lasterketaren irudia hobetzen dituzte. Gure lasterketak solidarioak ziren aspalditik, orain nahi dugu jasangarriak ere izatea”.

Aurtengo 15K-ren edizioa,, aurreko edizioekiko 3.500 elastikoen plastikozko zorro. 3.500 plastikozko poltsa eta beste hainbeste ur-botilatxo saihestu egin dira. Gainera, edukiontziak jarri ziren edalontzi konpostagarriak, plastikozko botilatxoak, helmugan ematen den fruta, etab. gaika jaso ahal izateko. “Parte-hartzaileen harrera onak ea eta haien lankidetzak—jarraitzen du Mikel Huartek— maratoiari begira neurri horiek zabaltzera animatu gaituzte, eta, hala, oraingoan ano-puntuen erdietan sareko ura banatzeko asmoa dugu”.

 

Hondakinak gutxitzeko neurriak kirol ekitaldi guztietara zabalduko dira.

15K-rekin egindako proba pilotuak balio izan dio Udalari ere ikusteko, ekitaldi jendetsuetan ere, hondakinak prebenitu daitezkeela eta sortzen diren hondakinen gaikako bilketa hobetu daitekeela. Horrenbestez, datozen urtetan, horietako neurri batzuk nahitaezkoak izango dira hirian egiten diren lasterketetan. Adibidez, ano-puntuetan, modu mailakatu batean, sareko ura erabiltzen joan beharko da.

Neurri hauek jada beste hiri batzuetan egiten diren lasterketa handietan ezartzen ari dira, hala nola, Londreseko eta Berlingo maratoietan, non hainbat aukerarekin esperimentatzen ari diren: ura jan daitezkeen mintzetan edo berriz erabiltzeko edalontzietan zerbitzatzea, edo parte-hartzaileak beren ura eramanaraztea. Mendiko lasterketetan, aspaldidanik, parte-hartzaile bakoitzak beren dortsal-zenbakiarekin markatu behar du eramaten duen janaria eta edaria, eta ibilbidean zehar ontzia botatzeak denbora-penalizazioa edo deskalifikazioa ekar ditzake.

Ingurumen Sailak, beste kirol-ekitaldiak animatzeko hobetzeko neurri hauek edo beste batzuk abian jartzera, ekimenari buruzko bideo bat egin du.

 

Bestalde, Osasun eta Ingurumen zinegotzia den Enrique Ramosek eskerrak eman nahi izan dizkio proiektu Fly Group enpresa eta Amara Kirol Elkarteari, proiektu honetan parte hartzeko erakutsi duten prestutasunagatik. Amara Kirol Elkarteak, aurtengo San Silvestre lasterketan, hondakinak gutxitzeko hainbat neurri jarriko ditu martxan. Halaber, Enrique Ramosek azpimarratu nahi izan du Gipuzkoako Atletismo Federazioaren eta 15K-n borondatez lanean ibilitako guztien lana, hala nola, igande honetan maratoian laguntzen ariko direnen lana. Izan ere, igandeko maratoi jasangarriagoa Europako Hondakinen Prebentzio Astea bukatzeko modu ezin hobea izango da.