Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Urriak 24, Klima-Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna

Udala zenbait ekintza garatzen ari da

Urriaren 24an Klima-Aldaketaren Nazioarteko Eguna da eta Udalak bere ibilbide-orria du klima-aldaketari aurre egiteko. Aipatzekoak dira Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza jendaurrean jartzeko fasea eta autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaikoak, berriki sustatu direnak: Jakintza ikastola (Heriz), Ondarretako eta Uliako aterpetxeak, Lauhaizetako haztegiak eta parke mugikorra.

 

2018an, partaidetza-lan handi baten ondoren, Klima Donostia 2050 (Klima DSS 2050) estrategia argitaratu zen, klima-aldaketari aurre egiteko ibilbide-orria eguneratu zuena.

Egindako guztia oso garrantzitsua izanik, agerian geratu da ez dela nahikoa; izan ere, botere publikoek eta herritarrek, lankidetza aktiboan, klima-aldaketaren aurrerabiderako benetako galga gisa balioko duten neurriak hartu behar ditugu. Hurrengo belaunaldiei, gutxienez, guk izan genituenak bezain aukera onak eskaini behar dizkiegula esan nahi du "jasangarria"-k. Giza kapitala, kapital fisikoa, osasuna, hezkuntza eta prestakuntza eta kapital naturala behar ditugu, eta, zorionez, badugu, ebazpen honen hasieran adierazi dugun bezala . Horretarako, solidarioak izan behar dugu, helburuak lortzen lagundu behar dugu. Erakundeek konfiantza sortzeko gai izan behar dute, eta herritarrek konfiantza izan behar dute erakundeengan, azken finean guztiok ordezkatzen gaituztelako.

Hala, 2019ko irailaren 26ko Osoko Bilkurak, Donostiako Udalak, ahalik eta adostasun handiena duten herritarren eta talde politikoen ekarpenak bilduko dituen Klima Larrialdietako Adierazpena onartzeko konpromisoa hartu zuen, baita ahalik eta lasterren zabaldu eta ezartzekoa ere.Aurtengo martxoan, Larrialdi Klimatikoaren Adierazpena onartu zen, klima-aldaketari aurre egiteko jarduketa sorta batekin.

Zertan ari gara?


2020an, plan honen lau sektore estrategikoetan lan egiten jarraitu dugu. Adibidez, mugikortasunaren ondorio kaltegarriak arintzeko eta horietara egokitzeko, Kontxako bidegorria zabaldu egin da, ibilgailuen bi norabideetarako errei bakarrera murriztearekin batera; lurraldearen eremuan, Artikutza birnaturalizatu egin dugu urtegia hustu ondoren, landaredia, arrain-fauna eta urlehortarrak kontserbatzeko eta ekintza zehatzekin hobetzeko, eta, adibidez, Martuteneko zubiaren eta poligonoaren artean Urumeako ibilgua zabaltzeko egindako lanak ere kontuan hartu beharrekoak dira, uholdeak saihestea helburua dutenak.

Energiaren esparrua ere bereziki garrantzitsua da klima-aldaketari dagokionez. Horrela, Udalak Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Udal Ordenantzaren berrikuspena bultzatu du, energia aurrezteko eta iturri berriztagarrietatik sortutako energiak sustatzeko. Une honetan ordenantza jendaurrean ikusgai dago, Tokiko Gobernu-batzarrak hasierako onespena eman ondoren.

Gainera, aldaketa klimatikoaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Donostiatruk egitasmoaren edizio berezia egingo da Altzan, Harria parkean.