Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hamahiru eguzki-instalazio fotovoltaiko berri hirian

Udal eraikinetan jarriko dira, autokontsumorako

Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak udal-eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko duen estrategiaren esparruan, eguzkiaren bidez energia elektrikoa sortzeko eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzea garatzen da.

Horrela, eraikinaren kontsumoari laguntzeko energia berriztagarria sortu nahi da, hiri-ingurunearen barruan eta modu banatuan, eguzki-instalazioari lotutako eraikin guztietan autokontsumo elektrikoa dela-eta (autokontsumo kolektiboak) aurrezpen handia eraginez.

Donostiako Udala energia-kontsumitzaile handia da, eta, beraz, energia garbia eta agortezina sortzea irtenbide gisa aurkezten da hazkunde eta garapen eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzeko.

Hala, Osasun eta Ingurumen Saila energia-sistema bat sustatzen ari da. Sistema horretan, eraikinaren kontsumo elektrikoaren zati handi bat eguzki-energia fotovoltaikoan sostengatzen da, autokontsumoa eginez, eta horrekin energia-kontsumoa, energia-faktura eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten dira.

Next Generation diru-laguntzak

2023a amaitu baino lehen instalatzen amaituko diren 13 eguzki-instalazio fotovoltaikoak 2021-2023 aldirako diru-laguntza aktiboetan sartuta daude, Next Generation European Union planaren barruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzen dira EEEren bidez. Instalazioak estalkietan integratuta kokatuko dira kasu guztietan, eta 49 udal-eraikin edo lokalen autokontsumoari lagunduko diote.

Instalazioei buruzko informazio zehatza duen eranskina (PDF, gaztelaniaz).


2022/07/18-an argitaratua