Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiako aire kalitatearen aldaketak

Konfinamendu neurriek hiriko aire kalitatea hobetu dute.

 

Joan den astean agindutako mugimendu murrizketek eragin zuzena dute hiriko airearen kalitatean. Ibilgailuen trafikoaren beherakadak, saltokien eta industria-jardueren itxierak eta zenbait lanen geldiarazteak aireko kutsatzaileen mailak murriztu dituzte.

Egoera hori dela-eta, hiriko airearen kalitatearen jarraipena egin daiteke, giza jarduera minimoko baldintzetan, eta hobekuntza-marjina potentziala zenbatetsi. Beraz, egoerak irauten duen bitartean jarraipena egin nahi da, denbora-tarte berarekin konparazio bat egiteko, murrizketa-neurriak indarrean jarri aurretik eta ondoren.

Lehen alderaketa martxoaren 10ean (asteartea) eta 17an (asteartea) neurtutako mailen artean egin da. Erabat berdinak ez izan arren, baldintza meteorologiko antzekoak (prezipitazioa, haizearen norabidea eta abiadura) zituztelako aukeratu dira egun horiek. Astelehenean izandako prezipitazioek ezinezkoa egiten dute martxoko bigarren eta higarren asteen arteko alderaketa.

Martxoaren 17ko datuek erakusten dute aztertutako kutsatzaile guztien beherakada, haien kontzentrazioak % 33 eta % 57 artean gutxitu baitira.

Ikus txosten osoa.