Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Azaroan hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan

Azaroaren 13an, 20an eta 27an

Azaroan hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Azaroaren 13an Bianditz mendiaren tontorrera igoko gara,  Eskasetik bertatik. Jaisteko garaian tren zaharrak erabiltzen zuen bidea jarraituko dugu. Ibilbidea zailtasun ertainekoa da, 7 kilometrokoa

  • Azaroaren 20an, Elamako burdinola eta meatze-ahoak ezagutuko ditugu, eta horren bidez Artikutzaren historiako industria-aldi garrantzitsuenaren xehetasunak eta ingurunean izan duen eragina ezagutuko ditugu . Ibilbide erraza den arren, kontuan hartu behar da abiapuntua Arriurdineta izango dela (Artikutzako hegoaldeko sarrera).

  • Azkenik, azaroaren 27an, ibilbide mikologiko bat egingo dugu Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologiako adituekin, onddoen sekretuak hobeto ezagutzeko helburuarekin. Ibilbidea zailtasun erdikoa da, 4,5 kilometrokoa.

Informazio gehiago eta izen ematea