Eduki publikatzailea

Fibrozementuaren bilketa Garberako garbigunean

Hileko lehenengo astelehenetan

Hiritarren fibrozementuzko hondakinak, kantitate txikietan, Garberako garbigunean utz daitezke hileko lehen astelehenean, 10:00tik 13:00ra eta 15:30etik 18:30era. Udaletik gogorarazi nahi zaie hiritarrei debekatuta dagoela fibrozementuzko hondakinak kalean dauden zaborrontzien barruan edo aldamenean uztea.

Bilduko den materiala ez da hauskorra izango, egoera onean egon behar da eta desmuntatu beharrik gabe. Kantitatea ibilgailu berezirik gabe garraiagarria eta manipulagarria izan beharko da. Gehienezko neurri eta pisuak ondoko hauek dira:

- 2 fibrozementuzko plaka (4 m2 edo 50 kg arte).

- 3 m-ra arteko hodi zati bat.

- 5 jardinera.

- 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.

Hortik gorako kantitateak izatekotan, erabiltzaileek baimen berezia eskatu beharko dute Mankomunitatean (943 214977).

Erabiltzaile partikularrek ekarritako hondakinak bakarrik onartuko dira. Beraz, udal bilketako enpresek, industria orokorrak eta saltokiek ezingo dituzte hondakinak ekarri.

Erabiltzaileek inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu beharko dute. Ondoren, euren ibilgailuan joan beharko dira garbigunearen barnean honetarako mugatutako eremuraino, eta han arreta emango diete langile espezializatuek.