Eduki publikatzailea

Etxez etxeko tamaina handiko hondakinen bilketa behin-behinean baliogabetua

Altzariak eta tresnak kaleko edukiontzien ondoan utzi behar dira egun jakinetan

Alarma egoera ezarri zenetik, Emausek Intxaurrondo auzoan eta Martutenen eta Loiolan (azken bi horiek berriki sartu dira) duela bi urtetik egiten zuen bolumen bilketa egiteari utzi dio. Ekimen horren helburua tresna horiek birziklatzen eta berrerabiltzen laguntzea zen. Oraingoz, auzo horietan zerbitzua hiriko gainerako auzoetako baldintza berberetan egingo da, nahiz eta Emaus fundazioa arduratuko den hartaz.

Bota nahi diren altzariak edo tresnak kaleko edukiontzien ondoan utzi behar dira. 21:30etik 22:30era uztea dago, astelehen, asteazken eta ostiraletan, mendebaldean (Parte Zaharra, Erdialdea, Amara, Antigua, Aiete, Igara, Igeldo eta Miramon) eta astearte, ostegun eta igandeetan, ordutegi berean, ekialdean (Gros, Egia, Intxaurrondo, Altza, Herrera, Loiolako Erribera eta Martutene).

Etxeko altzariak, linea zuriko etxetresna elektrikoak, telebistak eta tamaina txikiko aparatu elektrikoak (ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak) bezalako artikuluak utz daitezke. Inolaz ere ezin dira bota obra-hondakinak, paletak, kristalak edo sanitarioak.