Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nagusiak ingurumenari buruz sentsibilizatzeko tailerra

+55 programaren eskutik

Donostiako Udalak, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumen Atalaren lankidetzaren ondorio gisa, eta Kalapie, Club Vasco de Camping Elkartea eta Urdaburu Mendi Elkartearen laguntzarekin, “Ingurumen Sentsibilizazioa” lantegia egingo du, 2021eko urtarriletik maiatzera, tokiko ingurumen arazo nagusiak zein diren eta klima aldetan nola eragiten duten ezagutarazteko.

Herritarrentzako zientzia ekimen hau Carlos Pérez Olozaga kimikari erretiratuak (Kalapieko kidea) zuzenduko du, eta Joserra Duarte +55eko dinamizatzailearen laguntza ezin baliotsuagoa izango du horretarako. Lantegia Ernest Lluch kultur etxean (Anoetako estadioko eraikina) izango da, astelehenero, bi txandatan: 10:00etatik 11:45era eta 12:45etik 13:45era. Bederatzi saio egingo dira ikasgelan (bat parte hartze librekoa izango da) eta sei bisita/txango gidatu (goiz osokoak).

COVID-19aren aurkako protokolo hertsi bat dago, eta zorrotz beteko da, bai ikasgelan eta bai bisita/txango gidatuetan. Bisita/txango horiek protokoloak uzten duenaren arabera egingo dira, hau da, kontuan izango da bisitatu nahi den herriaren egoera eta talde bakoitzean gehienez zenbat pertsona joan daitezkeen.

Aztertu beharreko gaiak eta bisitak/txangoak ez dira izango aurreko bost edizioetakoak.

 

Informazio hitzaldia

Lantegia dagoeneko bete da, eta beraz ezin da izena eman.

Hona hemen joan den ikasturtean egindako txangoetako baten esteka, Hondarribia-Txingudi-Biarritz inguruan katamaranez egindako zeharkaldi gidatuarena.

Egitaraua