Eduki publikatzailea

Euskal Dantza

Euskal Dantza

Euskal Dantza gure herrialdeko dantza tradizionala lantzeko ikasgai bat dugu, kontutan izanik tradizionala eta egungoa ez daudela kontraesanean… Euskal dantza tradizionala gaur egungoa ere badelako, egunero jorratzen baitugu.

EUSKAL DANTZAren barruan sartzen dira zazpi lurraldeetako dantza tradizionalak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta iparraldeko dantza tradizionalak) eta sorkuntza berriak.

Norentzat

Euskal dantza 6 urtetik gorako jendeari zuzentzen diogu: baditugu txikien taldeak (dantza hastapenak), gaztetxoak 8-10 eta 10-14 bitarteko adinekoentzat, 15-18 gazteentzat eta azkenik, helduentzat. Dantza egiten ondo pasatzeko prest bazaude, hementxe duzu tokia!!

Janzkera

Eskolak egiteko arropa erosoa eta libreki mugitzeko ahalbidetuko duena eramatea gomendatzen da: leggins, txandala, kamiseta eta zapatila bigun edo galtzerdiekin. Ilea luzea daukanak, ilea ondo jasota dantza egiten dutenean ez molestatzeko eta ez desorientatzeko.

Helburuak

Musika eta Dantza Eskoletako helburuen artean adierazpen artistikoa eta komunikazio pertsonalaren bitartez hezkuntza prozesuan oinarrituak dauden motore mailako trebetasuna, afektibitatea eta ezagutza arloan haurrak eta gazteak dituzten gaitasunak ezagutzea, garatzea eta berarekin disfrutatzea da.

Gure helburuak hauek dira:

  1. Dantzarekiko zaletasuna piztea
  2. Dantza eginez gozatzea eta ongi pasatzea
  3. Euskal Dantza tradizionalaren pausu errezenetatik konplexuetara ezagutzea eta egiteko gai izatea.
  4. Dantzatzen denean erabili beharreko espazio eta anguluak menperatzea.
  5. Ikasleen mugimenduen koordinazioa lantzea, exekuzioan taldearekiko eta musikarekiko kooordinazioa lortu dezaten.
  6. Euskal Dantzaren bitartez, ikasleengan euskal kulturarenganako interesa sortzea.
  7. Euskal Herri osoko euskal dantzak errepertorioa ezagutzea da: Guipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, Baxenafarroa…
  8. Gure ikasleak Euskal Herriko edozein plazatan dantza egiteko gai izatea.

Bideoak

Título del video

Título del video

Título del video