Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Ordenanza municipal

Medio Ambiente - Ingurumena

Eraikuntzako Energia Eraginkortasunari buruzko Udal Ordenantza

Udalbatzak Eraikuntzako Energia Eraginkortasunari buruzko Udal Ordenantza berria onartu zuen 2021eko otsailaren 8an. Arau berri horrek indargabetu egiten du orain arte indarrean zegoen Eraikinen Energia Eraginkortasunari eta Ingurumen Kalitateari buruzko Udal Ordenantza, hain zuzen ere, 2009tik indarrean zegoena.

Udal arauak, batetik, eraginkortasun energetiko handia sustatu nahi du eraikin berrietan zein lehendik eraikita daudenetan, eta, bestetik, eraikuntzan energia berriztagarrien ezarpena handitzea ere. Azken batean, eraikita dagoen parkearen energia- eta karbono-aztarna murriztea du helburu, eta, aldi berean, sustatatu nahi du eraikinen barruko klima-konforta hobetzea ingurumenaren aldetik modu jasangarriagoan.

 

Aurrekariak

2009ko ekainaren 1ean, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari eta Ingurumen Kalitateari buruzko Udal Ordenantza onartu zen, hiriko eraikin berrietan eta birgaituetan ingurumen-irizpideak eta efizientzia energetiko eskariak finkatzeko eta eskatzeko. Onartu zenetik hamaika urte baino gehiago igaro direnean, Ordenantza berri bat idatzi da, udal araudia egokitzeko estatu mailan indarrean dagoen araudi berrira eta eraginkortasun energetikoaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan Udalak hartutako konpromisoetatik eratorritako eskakizunetara.

Araudia egokitzeari dagokionez, alde batetik, eraikinaren energia-prestazioak arautzen dituzten estatu mailako bi arau aldatu egin dira: eraikuntzako Kode Teknikoa (BOE, 2019/12/27) eta Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE). Ordenantza berriak bere egiten ditu horietan egindako aldaketak. Bestalde, alde batetik, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa eta, beste aldetik, Eraikinen Ziurtapen Energetikoa iada dekretu banaren bidez araututa daude. Beraz, eremu horiek arautzen zituzten lehengo ordenantzaren eskakizun horiek kendu egin dira bikoiztasunak sahiesteko.

Halaber, ordenantza honek eraikuntzaren sektorean energia aurrezteko eta iturri berriztagarrietatik sortutako energia sartzeko eskakizunak berrikustea ezinbestekoa da. Hain zuzen ere, 2050ean karbono gutxiko ekonomia lehiakor baterantz pixkanaka aurrera egiteko eta udalak hatutako helburu horrekin ados.

 

Ordenantzaren xedeak

Ordenantza honek eraikin eta instalazioetan energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa sustatzeko neurriak ezartzea sustatzen du, baita energia berriztagarriak erabiltzea ere, berriak edo lehendik dauden eraikinetan eta titulartasun publiko edo pribatukoak izan. Hala, Ordenantza honen helburua da energetikoki eraginkorra izango den eraikuntza-garapena lortzea, eraikin berrietan eta lehendik daudenetan. Horrela, energia-eraginkortasunari buruzko aurreko ordenantzarekin hasitako bideari jarraipena emango zaio. Horretarako, energia-kontsumoaren eta -eskariaren mugak arautzen dira, bai eta instalazioen eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, alternatiboak eta garbiak sartzea ere.

Gainera, Ordenantza berriaren beste helburuetako bat haren egitura argitzea eta aurrekoaren aldean sinplifikazio administratiboa egitea da, ulertaraztea erraztuz eta, aldi berean, haren izapidetzea arinduz.

Hala, Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoari buruzko Udal Ordenantza berria DSS 2050 Klima Ekintzarako Planean definitutako helburuak lortzera hurbiltzeko beste tresna bat da, hau da, 2030ean udal isuriak % 40 murriztea, 2007 oinarri-urtearekin alderatuta, eta % 80 2050ean.
 

Edukia eta aplikazioa

Ordenantzak 8 artikulu, hiru titulutan antolatuak, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu ordenantzak. Gainera, hiru eranskin ditu: lehenengo eranskinak energia eraginkortasunerako eskakizunak definitzen ditu; bigarrenak inguratzaile termikoa birgaitzearekin loturiko jarduketak, energia eraginkortasunaren ordenantza aplikatu beharrekoak, eta, hirugarrenak, ordenantza betetzen den egiaztatzeko fitxak jasotzen ditu.

I. tituluan arauaren xedapen orokorrak jasotzen dira, hala nola helburua eta xedea edo zein pertsonek duten ordenantza betetzeko beharra. II. tituluak ordenantza betetzen dela egiaztatzeko modua arautzen du. Azkenik, ordenantza betetzen dela bermatzeaz dihardu III. Titulua.

Testu berria 2021eko otsailaren 24an jarri zen indarrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean, eta udal-lurralde osoan aplikatuko da.

 

Eraikinetako Eraginkortasun Energetikoari buruzko Ordenantzen aplikazioaren emaitzak

 

Txosten hauetan jasota daude obren lizentzian eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko bi udal-ordenantzak (indargabetua eta gaur egun indarrean dagoena) aplikatu izanaren balantzeak, deskarga daitezkeen doku-mentuetan adierazten diren aldietarako.

 

2009ko ordenantza indargabetua:

Indarrean dagoen 2021eko ordenantza: