Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Prebentzioa

Prebentzioa

Murriztu, berrerabili eta birziklatu; horixe da hondakinak murrizteko jarraitu beharreko estrategia. Donostiako Udalak zenbait programa abiarazi ditu hondakinen sorrera prebenitzeko eta murrizteko.

 

Donostia - San Sebastián - Zero plastikDonostia Zero Plastik

Plastikoa material arina, merkea eta oso erabilgarria da. Hala ere, hondakin bihurtzen denean, behar bezala kudeatzen ez bada, ingurumenean eta osasunean dituen ondorioak suntsitzaileak dira, deskonposatzeko hamarkada eta ehunka urte behar izaten baititu. Arazoa da plastikozko produktu gehienak minutu gutxi batzuetan erabiltzen direla, nahiz eta ehunka urte irauteko diseinatuta dauden materialekin eginda dauden.

Hondakin plastiko asko ingurumenean sakabanatuta amaitzen dira, eta asko ozeanoetan metatzen dira. Testuinguru horretan, Donostia Zero Plastik kanpainaren helburua da erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea eta hirian plastikoaren birziklatze-portzentajea areagotzea.

Ondorengo podcastetan, plastikozko produktuei lotutako arazoei buruzko informazioa eta hondakin plastikoak murrizten laguntzeko ideiak aurki daitezke.

 

Donostiatruk, bigarren eskuko azoka 

 

Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka bat da Donostiatruk, hil bakoitzeko hirugarren larunbatean egiten dena, 10:00etatik 14:00etara.

Hauek dira azokaren xede nagusiak:

  • Herritarrei objektu erabiliak berrerabiltzeko aukerak ematea.
  • Berrerabilpenaren eta hondakin sorreraren prebentzioaren filosofia eta jarduera sustatzea.
  • Bigarren eskuko azokei ospea ematea.


Azokan parte hartu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa. Ez baduzu postu bat jarri nahi zure bigarren eskuko objektuak saltzeko, erabil dezakezu azkoaren on-line bertsioa.

Izena emateko

Parte hartzeko arauak (PDF)

2024ko egutegia eta azoka berezien datak:

2024KO EGUTEGIA 

Urtarrilak 27

10:00-14:00 / Tabakalera

Uztailak 20

10:00-14:00 / Tabakalera

Otsailak 17

10:00-14:00 / Tabakalera

Irailak 14

10:00-14:00 / Tabakalera

Martxoak 16

10:00-14:00 / Tabakalera

Urriak 19

10:00-14:00 / Tabakalera

Apirilak 20

10:00-14:00 / Tabakalera

Azaroak 16

10:00-14:00 / Tabakalera

Maiatzak 18

10:00-14:00 / Tabakalera

Abenduak 21 (elkarteei zuzenduta)

10:00-14:00 / Tabakalera

Ekainak 15

10:00-14:00 / Tabakalera

 

Behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu besterik gabe, zabortegira bidali ordez beste pertsona batek erabil ditzan, honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org. Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu (Emaus, Caritas…).

 

Ur pitxerrak ostalaritzarako

Ostalaritzan erabiltzen den botilaratutako urak hondakin bolumen handia sorrarazten du. Azken aldian onartu diren ingurumeneko legeek eta baita kontsumitzaileak babesteko legeak ostalariak iturriko ura doan eskaintzera behartzen ditu.

Iturriko uraren kontsumoa sustatzeko asmoz, Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, ur pitxerrak eskaintzen dizkie doan behar dituzten ostalariei, elkarte gastronomikoei eta jantoki handiei.

Pitxerrak eskatzeko ingurumena@donostia.eus helbidera idatzi behar da.

 

Edalontzi berrerabilgarriak jai eta ekitaldietarako

Hiriko jaietan hondakin gutxiago sor dadin, Donostiako Udalak edalontzi berrerabilgarriak maileguan uzteko zerbitzu bat abiarazi zuen duela zenbait urte.

Txosna bat eskatzen duten elkarteak txosnan horrelako edalontziak erabiltzera behartuta daude.