Breadcrumb

Natura-Biodibertsitatea

Medio Ambiente / Ingurumena irudia

Natura-Biodibertsitatea


Donostiako balio naturalen eta biodibertsitatearen ezaugarriak

Donostiako gube berdeen argazkia

Donostiako udalerria 61 km2 inguru da, eta eremu horren luze-zabalean hainbat habitat edo naturagune aurki daitezke, hala nola basoak, hezegune txikiak, sega larreak, ibaiak, kultiboak, gune zingiratsuak eta abar. Horietako batzuk besteak baino naturalagoak badira ere, gizakiak ingurune naturalean esku hartzearen ondorioz sortutako landaguneak dira gehientsuenak.

Horrez gain, hiri barnean ere hainbat txokotan aurki ditzakegu izaki bizidun interesgarriak (zenbaitetan nahikoa da horma bat edo lorategi txiki bat izatea).

Beraz, Donostia askotariko espazioz eta espazio horiei lotutako faunaz eta floraz eratua dago, eta mosaiko horrexek ematen dio balioa udalerriko dibertsitate biologikoari.

 

Udalerriaren biodibertsitatearen azterketa

Urumea ibaiaren argazkia

2008-2009an Udalerriaren Biodibertsitatearen diagnostikoa (I. zatia / II. zatia) egin zen, landagune eta naturaguneetan oinarritua. Azterlan horretan, xehekiago aztertu dira Ulia, Zubieta eta Igeldo auzoak.

Horren arabera, Mendizorrotz (Igeldo) da, biodibertsitate aldetik, balio handieneko gunea. Dituzten ahuleziak eta berezitasunak direla-eta lehentasunez kontserbatu beharreko guneen artean itsasertzeko zerrenda eta baso autoktonoak daude. Horren arrazoia da oso zatikatuta daudela eta oso murriztuta dauden eremuetan ageri direla.

Orotara, gure lurraldean 221 espezie babestu jaso dira, horietarik 16 lehentasun handikoak.

Azterlanean agerian geratzen da badela habitat autoktonoak murriztu, isolatu, zatikatu eta aldatzeko joera bat, batik bat presio demografiko eta urbanistikoak, bide azpiegiturek eta suteek eraginda.  Joera hori mundu osoan ari da gertatzen. Beraz, biodibertsitatea arrisku larrian da, Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren txostenen eta beste erakunde espezializatu batzuen arabera.

 

Erlazionatutako dokumentuak