Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

38. Francisco Zubiaurre Cabañas "Kiriko" Panteoia

Santa Teresa 255
  • Urtea: 1918
  • Jabea: Francisco Zubiaurre
  • Egilea: Altuna

Francisco Zubiaurre Cabañas ‘Kiriko' *1867 Getaria +1926 Donostia. Zortzi urteko haurra zela, familiarekin Donostiara aldatu zen, gerra karlistetako istiluetatik ihesi. 24 urterekin, Donostiako traineruaren patroi bihurtu zen. Kontxako Banderaren hurrengo hiru edizioak irabazi zituen (1891, 1892, 1894). Donostiako arraunlarien loraldia izan zen, XIX. mende amaieran. Mende berriarekin, garaipenak urriago izaten hasi ziren, eta XX. mendeko lehena 1915ean iritsi zen. Orduan, Kiriko Donostiako traineruaren lemazain egin zen berriro, eta beste bi garaipen eskuratu zituen: 1918 eta 1920. Azken hori, ordea, arbitroen inguruko eztabaida handien erdian irabazi zuten. Ikusmen-arazoengatik, erretiratu egin behar izan zuen.

Donostiako arraunlariek beste bi garaipen baino ez dituzte lortu, azkena 1950ekoa. Horregatik, Francisco Zubiaurre pertsonaia mitikoa bilakatu da, Donostiako arraunaren zaleentzat, garaipen gehien lortu zituen Donostiako patroia izan baita (14tik 5).

Baina dena ez zen arrakasta izan. Honelaxe kontatu zigun 1919ko irailaren 7ko estropadetan izandako zorigaitza:

Hauxe esan zuen Kirikok: "Estropada hasi aurretik, nire arraunlariek izugarrizko gogoa zuten borrokatzeko, eta oso urduri zeuden. Estropada hasteko prestatu bezain pronto, irteteko seinalea entzun nuenean, aurrean nuen arraunlariari arrauna hautsi zitzaion, eta zur eta lur gelditu nintzen, zer egin ez nekiela. Ondoan zuen arraunlariak esan zion: ‘Egin jauzi uretara' eta Anthonek jauzi egin zuen trainerutik. Asko sentitu zuen gertatutakoa, eta ontzia desorekatuta utzi zuen.

Nik ez nuen arraunlarien artean gehiago agintzen; arraunlariek, izugarrizko gogoz, borrokan jarraitu zuten, zortzi emanez, besteek sei ematen zituzten bitartean. Noski, lehiatzen ari ginela ikusita, ahalegina egiten utzi nien, baina hamalauok egon izan bagina, ez nieke inoiz halakorik egiten utziko.

Anthon falta zenez, ontziak kulunka egiten zuen, eta horregatik, ibilbidea erdi eserita egin behar izan nuen. Zutitzen nintzenean, erabat desorekatzen nintzen, eta energiek ez zuten emaitza onik ematen. Horrela ezin nituen balizak ongi ikusi, eta nire arraunlarien gogoa bizia onartu besterik ezin izan nuen egin, eta gure zorte txarra arintzeko neukan borrokatzeko gogoa" [El Pueblo Vasco, 1919-9-8].

Lehenak iritsi ziren lehen buiara, eta hirugarren eta azkenak iritsi ziren helmugara, Orio eta Pasai San Pedroren atzetik.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea