Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

35. Zappino kapera

San Bizente 122-126
  • Urtea: 1910
  • Sustatzailea: María Teresa Barcáiztegui Manso
  • Lan-maisua: Domingo Eceiza
  • Egilea: Altuna, marmolista
  • Estilo arkitektonikoa: Neogótico

Neogotikoa. Hileta-kapera honetan, helburua da nagusi: igoera-sentipena, eta estilo horrek bere-berea du, gauza anekdotikoak salbu. Materialen kalitate eta koloreek eragina dute lurreko elementuetan, kolore arrosa argiko silarrien bitartez, eta elementu etereoetan aldiz, kolore argiak du garrantzia, hots, bertikaltasunera jotzen duten elementuetan. Koloreen barietate hori hiriko arkitekturan ikusten den joera modernistarekin lotuta dago. Argia beirate koloretsuen iragazkitik sartzen da barrura. Jesusen Santa Teresa, Jesusen Bihotzarekin bat eginda, eta San Frantzisko Xabier Maria Ama Birjinarekin ─Mariaren Bihotza─. Argi dago zergatik hautatu ziren horiek: hildakoek salbazioa nahi zuten, eta horretarako aipatzen zituzten beren santuak: Santa Teresa Teresa Barcáizteguigatik eta  San Francisco Javier, aldiz, haren aita Francisco Javier Barcáizteguigatik. Otoizlaburrak ere badira: "Nire salbatzaile atseginaren bihotz, zure maitasuna nigan piztu eta hazi dadila" eta "Mariaren Bihotz Goxoa, izan zaitez nire salbazioa". Azken hori elementu erakargarri bihurtzen da kaperaren barrura sartzeko sarreraren gainean dagoen erliebean.                           

Luis Zappino Samaniegok, familiako tradizioari jarraituz, ibilbide militarra egin zuen; Enrique osaba jenerala izan zen, eta Federico Zappino Moreno aita, aldiz, zalditeriako koronela. Amaren aldeko familia politikan ibili zen; izan ere, Luisa Samaniego Soroa amaren neba Victor bereziki nabarmendu zen politikan, XIX. mende amaieran. Víctor Gorteetako diputatu izatera iritsi zen, hiriko alkate 1890-3 urteetan, eta gainera, Donostiako merkataritzan eta industrian parte hartu zuen. 

María Teresa Barcáiztegui Manso, Luis Zappinoren alarguna, Javier Barcáiztegui de Uhagón politikari foruzalearen eta Carmen Manso Pérez de Tafalla, Llobregateko markesaren alaba zen. Garai hartan, José Javier nebak Barcáiztegui banku arrakastatsua sortu zuen, eta bere seme Federico Zappino izango zen haren zuzendari garrantzitsu bat.

Zappino Barcáiztegui bikotea ospakizun sozialetara joan ohi zen. Esate baterako, haien izena agertzen da infantea 1905ean Donostiara iritsi zenean harrera egiteko bildu zen segizioaren barruan.

1907ko urriaren 17an, senar-emazteak garai hartako automobil gutxietako bat gidatzen ari zirela, istripua izan zuten Herrerako zubi batean. Hantxe hil zen Luis 39 urterekin.Teresak, senarraren oroimenean, Herrerako San Luis Gonzaga Eliza eta Eskola eraiki zituen.

 1928an, Teresa Barcáizteguik Santa Kolunbaren gorpu usteldu gabea Erromatik ekartzea lortu zuen, eta Herrerako San Luis Gonzaga Elizan jarri zuen.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea