Breadcrumb

Logo

943 48 35 40

Ehorzketak

Pasillo tumbas Polloe

Ehorzketak

Polloek ehorzketak edo lurperatzeak egiten ditu Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietan.

Lurperatze bat eskatzeko, hura egin nahi den eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan egingo den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Hilobi motak

Lurperatze motaren arabera, aukera hauek dituzu:

  • Gorpua lurperatzea: panteoietan, kaperetan, horma-hilobietan eta hobietan gorpua lurperatzea
    • Panteoiak
    • Kaperak
    • Horma-hilobiak: Polloeko hilerrian baino ez
    • Hobia: Lurrean lurperatzea da eta Altza eta Igeldoko hilerrietan bakarrik egiten da
  • Errautsak lurperatzea:  hautsontzietan edo kolunbarioetan egiten da (gehienez 2 errauts - ontzi bakoitzeko).
Polloek errauts-ontziak saltzen ditu. Gure galerian salgai ditugun ereduak kontsulta ditzakezu eta 943483540 telefonora deituz edo gure bulegoetan prezioak ezagutu ditzakezu.
Sepulturas polloe

 

Gorpua lurperatzeko prozedura

1. Familia panteoian:

  • Panteoia irekitzen da, gorpua lurperatzeko: izapide hori Polloeko bulegoetan egin beha da (Polloe plaza 2, hilerriaren ondoan), gorpua lurperatu aurretik. Panteoiaren titularrek baino ez dute eskubidea heriotza batengatik panteoia irekitzea eskatzeko. Hildakoa titularra bera baldin bada, edozein ahaidek sina dezake eskabidea.

  • Hala, baimenik gabe ez dela panteorik irekiko bermatzen dugu.

  • Gainera, inskripzioa egiteko baimenaren dokumentua ere sinatu beharko da. Hala, aukeratutako marmolariari baimena ematen zaio heriotza horri dagokion inskripzioa egiteko.

Oharra: lurperaketa egiteko baimena duten hilobi familiarraren titular edo titularrak zeintzuk diren konfirmatzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Polloe Plaza 2an dagoen bulegoan edo 943483540 telefonoaren bidez.

2. Horma-hilobia edo hobia

  • Aldi batez erabil daitekeen hilobi batean gorpua lurperatzea da.

  • Lurperatu ondoren, lurperatze horren ardura hartzen duen pertsonak dokumentu bat sinatu beharko du.

  • Dokumentu hori ezinbestekoa da ezarritako epea agortzen denean (gaur egun 8 urte dira) luzapena eskatzeko, edo gorpuaren arrastoak eskatzeko.

Hilobiko egonaldiaren iraupena

Hilobiko egonaldiak zenbat iraungo duen kontuan hartuta, honela sailkatzen dira lurperatzeak:

  • Iraupen mugagabeko lurperatzeak: panteoi edo kaperetan egiten diren ehorzketak.
  • Iraupen mugatuko lurperatzeak: 2. aldi batez erabil daitezkeen hilobietan ehorztea da. Iraupena 8 urtekoa da, eta epe-muga jakin batzuetaraino luza daiteke. Hilobi horiek horma-hilobiak, hobiak eta hautsontziak dira.

Horma-hilobien inguruko oharra

Horma-hilobietan ehorzteko zerbitzuari dagokionez, haietara iristeko baldintzak ezagutu behar dira, eta baldintza horien zergatiak.

Horma-hilobiak hartzen dituen lur azpiko eremua lanerako toki izateko sortu zen, eta ez ditu jendea hara sartzeko baldintzak betetzen.

Lur gainean jartzen dira oroitarriak, hildako pertsona oroitu eta harengatik otoitz egiteko. Oroitarri horiek modu estrategikoan jartzen dira, hildako pertsonarengandik ahalik eta hurbilen egon daitezen.

Horregatik, urteko egun berezi batzuetan irekita badaude ere, lur azpiko horma-hilobietara sartzea debekatuta dago.