Breadcrumb

Aurrekontua onartuta azala

2024ko udal aurrekontua onartu da

Cuadro que resume la política de gasto del 2024Donostiako Udalak 2024ko aurrekontua onartu du. 484,7 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, iazkoa baino %4,7 handiagoa.

2024ko aurrekontua, beste behin bere, diseinatuta dago behar gehien dutenei udal administrazioaren aldetik erantzun egokiena eta baliabide gehiago jasotzeko.

Eta horren adibide da, Gizarte Ekintza departamentuaren aurrekontu-sailek izan duten %8,5eko igoera.

Udal gobernuak inbertsioari garrantzi handia eman dio, eta 67,3 milioi euro bideratu ditu auzo ezberdinetan hainbat jarduketa garatzeko, eta horien artean hiritarrek proposatutako eta bozkatutako hainbat proiektu daudela gogoratu du.

2024 aurrekontua 3 kaxa

Zure ekarpena, guztion onura

Hiri zerbitzuekin lotura duten arloek, hots, mantentze lanak, garbiketa, parkeak eta lorategiak edo hondakinen bilketarako aurrekontu-sailak %15 baino gehiago handitu dira.

 

Etxebizitza berriak egitearen aldeko apustua egiten duen aurrekontua da. Etxebizitza berrien eta hiri garapenen artean 26,8 milioi euroko inbertsioak egingo dira aurten.

 

Inor atzean ez uzteko eta behar duten hiritarrei
erantzun egokiak emateko aurrekontua da. Gizarte
Ekintzako aurrekontua %8,5 handitu da

 

Aurrekontuak 2024 tarta irudia

Donostiako Udalaren 2024ko aurrekontuen banaketa atalka. Babes soziala 37543184 € (% 7,74). Hiriko zerbitzuak 189253377€ (% 39,04). Administrazio orokorra 51843677€ (% 10,69). Zor publikoa 11184565€ (%2,31). Ekonomiaren sustapena 99730019€ (% 20,57). Zerbitzu publikoak 95192304€ (%19,64)

Hiriaren muina diren erakundeak 2024

Hiriaren muina diren erakundeak

Hirian erabat errotuta dauden erakundeak ezagutuko dituzu ziurrenera. Tresna horien bitartez, donostiarrok egunero erabiltzen ditugun zerbitzuak eskaintzen ditu Udaletxeak, eta oso estimatuak dira gainera.

dbus

Dbus

60.302.416 €

Donostia Kultura

Donostia Kultura

33.125.807 €

Etxegintza

Donostiako Etxegintza

20.932.252 €

Donostia Kirola

Donostia Kirola

23.490.877 €

Donostiako Sustapena

Donostiako Sustapena

15.285.464 €

Anoeta Kiroldegia

Anoeta Kiroldegia

4.719.630 €

DonostiaTIK

DonostiaTIK

8.930.611 €

Udal Musika eta Dantza Eskola

Udal Musika eta Dantza Eskola

6.636.593 €

Donostia Turismoa

Donostia Turismoa

4.399.546 €

Polloe

Polloe

1.967.810 €

La Perla

La Perla

1.180.263 €