Informazioa

Informazioa

Harremanetarako: hondalea@donostia.eus

 

 

Nola heldu

Donostiako Mapa
  1. Sarrerak
  2. Kaia
  3. Hondalea
 

Santa Klara uhartera joan behar da. Txalupa zerbitzua hartuta (www.motorasdelaisla.com) edo norberaren kontura joan daiteke.

FAQ

Galdera ohikoenak

Doan da Hondalea bisitatzea?

Bai, baina txanda hartu behar da, on line. Hondalea bisitatzea doakoa da, baina bisita gidatuak edo talde bisitak egiteko aukera ere badago (www.hondalea.eus). Txalupa zerbitzua ordaindu egin behar da (www.motorasdelaisla.com).

Bisita gidaturik egin daiteke?

Bai, bisita gidatuak dira. Gutxi gorabehera 2 ordu irauten dute, eta zera hartzen dute: joan-etorria txalupan, uharteko toki batzuk gidarekin bisitatzea eta Hondaleako sarrera. Informazioa eta txanda hartzea web-orri honetan egiten da: www.hondalea.eus. Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.

Badago eskola, gizarte edo bestelako taldeentzako bisita gidaturik?

Bai, badago programa bat horrelako taldeentzako berariaz prestatutakoa, eduki eta helburu didaktiko zehatz batzuk dituena. Informazioa eta txanda hartzea web-orri honetan egiten da: www.hondalea.eus. Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Badago ibilbiderik Hondalearen barruan?

Ez. Bakoitzak bere kasa egiten du bisita.

Nola hartzen da txanda on line?

www.hondalea.eus webgunetik.

Zenbat denbora lehenago hartu daiteke txanda on line?

Noiznahi, lekurik badago. Baita bisita hasi baino 5 minutu lehenago ere, hartu daiteke txanda.

Zenbat txanda edo toki hartu ditzake pertsona batek?

Aldiko 4; gehiago ez

Urte guztian egoten al da irekita? Noiz bisita daiteke?

Ez. Urte guztian ez da irekita izaten. 2023an apirilaren 3tik 16ra arte izango da irekita eta, ondoren, udan.

Inprimatu egin behar da sarrera?

Ez derrigor. Hondaleako langileei erakusteko moduko edozein gailu elektronikotan eraman daiteke.

Utz daiteke bertan behera Hondaleako bisita?

Eguraldi txarra eginez gero, ez da txalupa zerbitzurik izaten, eta Hondaleako bisitak bertan behera uzten dira. Hala izaten denean, ahalik eta azkarren adierazten zaio txanda hartu duen pertsonari hark berak txanda hartzekoan harremanetarako jarritako eran. Ezin izango da txanda beste egun baterako aldatu. Beraz, nahi izanez gero, pertsona horrek erreserba berria egin beharko luke.

Zenbat denbora behar da Hondalea bisitatzeko?

20 minutu inguru.

Zenbat denbora behar da Donostiako portutik Hondaleara iristeko?

Donostiako portutik 10 minutu inguru behar dira uhartera pasatzeko, eta beste 15 bat minutu Hondalea den tokiraino igotzeko. Beraz, kaitik ordubete lehenago, behintzat, ateratzea komeni da.

Libre da argazkiak ateratzea edo bideoak hartzea barruan?

Bai.

Edonor joan daiteke Hondaleara?

Bai. Ez dago adin-mugarik, baina txanda hartuta izan behar da beti. Hondaleako bidea galtzada-harrizko mendi-bidea da, eta, beraz, bisita ez da gomendagarria mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Kamisetarik gabe edo oinutsik sar daiteke Hondaleara

Ez. Obra bera eta gainerako pertsonak errespetatzeko, ez dago Hondalean sartzerik gorputzaren goiko aldea biluzirik edota oinutsik.

Ekipatuta joan behar da bisita egiteko?

Ez, Hondaleara sartzeko ez dago beharrik, baina haraino naturgune batetik joaten denez, oinetako egokiak eta arropa erosoa jatzita joatea komeni da.

Hondalea gunean jan edo edan daiteke?

Ez, baina Santa Klara uhartean badira aisialdirako toki batzuk horretarako moduan jarrita.

Berreskuratu al daiteke eskulturaren barrura eroritako objekturik?

Berehala ez. Zerbait eroriz gero, instalazioaren arduradunari esan behar zaio. Beraz, Hondalea bisitatzerakoan, kontuz ibili gauzekin.

Eraman daitezke txakurrak, katuak edo beste animaliaren batzuk Hondaleara?

Ez, ezin da Santa Klara uhartera animaliekin sartu.

COVID-19aren inguruko neurriak:

Agintari eskudunek une bakoitzean jartzen dituztenak

Pie información

Zalantzarik baldin baduzu, begira ezazu ohiko galderen atala. Hala ere, erantzunik topatzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hondalea@donostia.eus helbide elektronikoan.