Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 06 Klima DSS2050 Akzio Plana garatu

Gobernu
Programa

2019 / 2023

06. Klima DSS2050 Akzio Plana garatu

06. Sostengagarritasuna

Hirik eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.

Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.

Erabakitasunez bultzatuko dugu garraio publikoaren sistemak eredu garbiago bat izatea, eta, aldi berean, pausoak emango ditugu ekarpen txikiagoa egiteko gure aztarna ekologiko globalean.