Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 05 Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean

Gobernu
Programa

2019 / 2023

05. Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean

05. Nortasuna

Nortasun propioa duen hiri izatea eta euskara, kultura, sorkuntza eta aniztasuna sustatzeari dagokionez erreferente izatea udal ekintzaren zutabe da. Euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea helburu estrategikoak dira, Euskal Hiria izanik.

Donostian, kapitala da kultura: giza kapitala, artistikoa, sormenezkoa, eta baita ekonomikoa ere.

Kultur kontsumoaren joera eta ohitura berriak aztertu nahi ditugu, hirian sorkuntza eta kultur aniztasuna bultzatu, lehendik finkatuta dauden ekimenak indartu eta berrien direnak sustatu, behar den sarea sortuz gazte sortzaileek hazteko ingurune egoki bat aurki dezaten.

Donostia Kulturaren sarea eta Tabakalera funtsezko bi zutabe dira kultur ingurune pribilegiatu hori sendotzeko. Jaialdiek nazioarteko proiekzioa dakarte, eta herritarren kultur ekinbideen egitura, berriz, bultzatu eta sustatu beharreko sare sendo bat da.