Visita

Sarrera

Itsasargiko Etxea 2024ko Aste Santuko oporretan irekita egon ondoren, udako denboraldira arte itxita egongo da. Ordutegi eta zerbitzuei buruzko informazio guztia udan argitaratuko da.

Udan ere doan izango da bisita; talde txikietan, ahalik eta gehien gozatzeko esperientziaz; eta 20 minutu inguru iraungo du.

Bisita egiteko ez da txanda hartu beharko, soilik motora, irlarako joan-etorria egiteko. Motoraren zerbitzua baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren mende egongo da. Eguneratutako informazioa 943 000 450.

Bisita gidatuak

Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.

Bisita gidatuen baldintzak

Eskolen eta talde soziokulturalen bisitak

Santa Klara uhartea eta Hondalea obra leku bikainak dira jarduera didaktiko eta ingurumen hezkuntzako ekintza batzuk egiteko talde antolatuekin; inguruneari kasu egiteko bete behar diren irizpide batzuk bermatuta, betiere.

Horretarako, hezkuntza-eskaintza bat diseinatu dugu: ibilbide pedagogiko batzuk (hezkuntzako zenbait ziklotarako) eta era askotako talde antolatuentzako bisita gidatu batzuk.

Eskolak eta talde soziokulturalak
Araudia eta gomendio batzuk

Hondalea obra Santa Klara uharteko itsasargiaren eraikinean dago, Kontxako badiaren erdian. Toki berezia da, eta, beraz, arau eta gomendio hauek bete behar dira han izaten garen denbora guztian:

  • Hondalea gunera sartzeko txanda hartuta izatea.
  • Hondaleako langileen jarraibideei kasu egin eta betetzea beti.
  • Ez dago janik eta edaririk sartzerik Hondaleara.
  • Barruan ez dago ez erretzerik ez bapeatzerik ere.
  • Eskuko telefonoak eta soinua edo hotsa ateratzen duten gainerako gailu guztiak isilik eduki behar dira.
  • Hondalean sartutakoan, errespetuz ibili behar da, hots handian hitz egin gabe eta besteei endredo edo enbarazurik egin gabe.
  • Obra eta gurekin batera diren gainerako pertsonak errespetatzeko, ezin izango da Hondalean sartu gorputzaren goiko aldea biluzirik edota oinutsik.
  • Ezin da sartu pertsonei min emateko edo obra hondatzeko moduko gauzekin edo gaiekin.
  • Hondalearen barruan, han ibiltzeko prestatutako tokietatik bakarrik ibili behar da.
  • Denak atera beharra izaten bada, ordenan eta langileen jarraibideei kasu eginez atera behar da.
  • Eguraldi txarra eginez gero, bertan behera gera daitezke Hondalea ikusteko hartutako txandak. Hala izaten bada, txanda hartzekoan adierazitako eran jakinaraziko da. Ezin izango da txanda beste egun baterako aldatu. Beraz, nahi izanez gero, pertsona horiek erreserba berri bat egin beharko lukete.
  • Santa Klara uhartean garen bitartean, errespetatu egin behar da hango flora eta fauna, eta ez atera ibiltzeko egokituta dauden bide eta bidezidorretatik.
  • Uharteko Motorretan joanez gero uhartera, bisita hasi baino ordu erdi lehenago ontziratzea gomendatzen dugu. Uharteko Motorren Zerbitzuak duen ordutegia, prezioak eta ibilbidearen iraupena hemen kontsulta daitezke: www.motorasdelaisla.com
  • Uhartearen goiko aldean da Hondalea, eta galtzada-harrizko bide eta bidezidor natural batzuetan gora igo behar da. Hamabost (15) minutu inguruko bidea da. Oinetako egokiak eta arropa erosoa jantzita joatea komeni da.
  • Hondalea bisitatzen duzun bitartean, ondo begiratu zure gauzei; instalazio artistikoaren barrura eroriz gero, ezingo dira segituan berreskuratu. Zerbait eroriz gero, instalazioaren arduradunari esan behar zaio.
 

Estilos inline HONDALEA