HIRIGINTZA TAKTIKOKO NEURRIAK ESPAZIO PUBLIKOA HOBETZEKO
Zer hobetu nahi da
Espazio publiko seguruagoak, irisgarriagoak eta jasangarriagoak sortzea, mugikortasun aktiboa eta herritarren bizikidetza sustatuz, irtenbide azkar eta eraginkorren bidez.
Zeinek proposatua?
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea
Zein auzotan?
Non?
Proposamena
Proposaten da Donostian hirigintza taktikoko neurriak ezartzeko erabiltzea aurrekontua, eta, ildo horretan, espazio publikoak aldi baterako edo erdi betiko eraldatzea, oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emateko. Esku hartze horien barruan sartuko lirateke espaloiak handitzea, berdeguneak sortzea, hiri altzariak gehitzea eta trafiko motorduna murriztea. Hala, hiri espazioaren segurtasuna, irisgarritasuna eta gozamena hobetuko da, Miserikordia kalean egin den bezala.
Udalaren Erantzuna
Aurrekontua
400000 €
Balorazioa
Proposamena bideragarritzat jotzen da, eta betetzen dira baldintzak programaren testuinguruan. Jarduketak esleitutako aurrekontua agortu arte doituko dira, eta balioetsi egingo dira inguruaren beharrak.