ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
b) lau seme-alaba edo baliokedea , kuotaren %70 muga 460 euro dela .
Kategoria berezia :
a) Bost seme-alaba edo baliokidea, kuotaren %78.
b) Sei seme-alaba edo baliokidea, kuotaren %88.
c) Zazpi seme-alaba edo gehiago zein baliokidea, kuotaren %90
Kategoria berezian lau seme-alabako familiatzat sailkatzea egiaztatzen duten familia unitateak 5 seme-alabakoekin parekatuko dira.
Lan egiteko ezgaitasunen bat duen seme edo alaba bakoitza bi lagun gisa zenbatuko da, kopurua zehazteko orduan. Familia Ugariak Babesteko 40/2003 Legearen arabera (2003ko azaroaren 18koa), ezgaitzat joko da %33 edo gehiagoko minusbaliotasun maila onartuta duena; eta lan egiteko ezgaitzat joko da ezgaitasun iraunkor osoaren edo baliaezintasun handiaren pareko mailan lan egiteko gaitasuna murriztuta duena.
Atal honetan finkatutako hobariak ez dira aplikatuko, baldin eta familia ugariaren titularrak beste etxebizitza baten edo batzuen jabeak badira, aurreko ekitaldiko OHZren erroldaren batez besteko katastro-balioa, etxebizitza epigrafekoa, bider 1,5 baino gehiagoko titulartasun-ehuneko batean. Muga hori aplikatzeko, familia ugarien titularrek jabe diren etxebizitzetan dituzten titulartasun ehunekoei dagozkien balio katastralen batura hartuko da kontuan.
4.- Nekazaritzako kooperatibek:
Kuotaren %95 hobaria izango dute nekazaritza kooperatiben eta ustiaketa komunitarioen ondasun hiezienek, landa izaerokoek
5.- Etxebizitza Hutsen Programetara bildutako alokairuko etxebizitzek.
Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, “Etxebizitza Hutsen Programa”ren barruan 2002ko abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzak emandako 316/2002 Dekretuak araututakoaren
arabera lagatzen diren ondasun higiezinentzat, «ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programaren esparruan”, irailaren 17ko 144/2019 Dekretuak araututakoaren arabera lagatzen direnentzat, edo antzeko foru edo udal programen esparruan lagatzen direnentzat.
6.- - Kuota osoaren %50eko hobaria lehenengo hiru ekitaldietan, eta %25 laugarrenean, 153.000 € katastro-balioa gainditzen ez duten etxebizitzetarako.
- Kuota osoaren %50eko hobaria, lehenengo bi ekitaldietan, 153.001 eta 200.000 € arteko katastro-balioa duten etxebizitzentzat.
- Kuota osoaren %50eko hobaria, lehenengo ekitaldian, 200.001 eta 300.000 € arteko katastro-balioa duten etxebizitzentzat.
- Kuota osoaren %0ko hobaria, katastro-balioa 301.000 eurotik gorakoa duten etxebizitzetarako,
baldin eta eguzkitik edo CO2 isuri-faktore nulua duen beste energia iturri berriztagarriren batetik datorren energiaren autokontsumoko aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta badituzte. Hobaritan jasotako kantitateak ez dauka inbertitutako zenbatekoaren %25 (BEZ eta guzti) gainditzerik.
Zerga hobari bateragarria izango da administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde batzuek ematen dituzten dirulaguntzekin, baldin eta inbertsiorako dirulaguntzek eta hobariek aipatutako inbertsio osoaren zenbateko hori gainditzen ez badute.
Hura aplikatzeko epeak barne hartuko du hura eskatu eta hurrengo zergaldia, salbu eta dagokion hobariak gainditzen duenean Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen
12/1989 Foru Arauan ezarritako % 50eko muga; kasu horretan, soberakina hurrengo ekitaldietara lekualdatuko da, guztiz xedatu arte.
Banaketa horizontalaren araubideko pisu eta lokaletan, energia aprobetxatzeko sistemaren instalazio partekatuan parte hartu dutenek soilik jaso ahal izango dute hobaria. Horretarako, instalazioan parte hartzen duten jabeen zerrenda eta bakoitzari jasanarazitako kopuruak adierazten dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Hobari hau aplikatzeko baldintza izango da beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren baimena izatea
13 art. Subjektu pasiboak: zergadunak
1.- Zerga honen subjektu pasiboak ondorengo zergadunak dira: pertsona fisiko zein juridikoak, banatu gabeko jaraunspenak, ondasun-komunitateak eta gainerako erakundeak, nortasun juridikorik ez izan arren, zergagarri den batasun ekonomiko bat nahiz ondare banandu bat osatzen badute, eta baita testamentu ahalordea erabili gabe duten herentziak ere, zerga gaia osatzen duen eskubediaren titularitatea badute, betiere honelakoxeak direnean:
a) Zergapean diren ondasun higiezinen edo haiei atxikitako zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakidaren baten titularrak.
b) Zergapean diren ondasun higiezinen gaineko gozamenaren ondasun-eskubideren baten titularrak.
c) Zergapean diren ondasun higiezinen gaineko gainazaleren ondasun-eskubideren baten titularrak.
d) Zergapean diren ondasun higiezinen jabeak.
2.- Aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatzeak ez du esan nahi subjektu pasiboak ezin duenik hark hartutako zergaren karga beste batzuei erantsi, betiere zuzenbide erkidearen arauak aintzakotzat hartuta.
14.art.- Subjektu pasiboak: ordezkoak
1. Ondasun higiezin batek esleipendun bat baino gehiago badu, kanonik handiena ordaindu behar duena izango da zergadunaren ordezkoa.
Aurreko idatz-zatian xedatutakoa aplikatuta ere, subjektu pasiboak ahalmena izango du zergarena beste batzuei eransteko, zuzenbide erkidearen arauei jarraituz.
2. Zergadunaren ordezkoak badu aukera beste esleipendunen artean partitzeko zergaren kuota likidoa, bakoitzak ordaindu behar duen kanonaren arabera tokatzen den eran.
15. art.- Erabiltzaileei eranstea Toki Erakundeei dagozkien zerga-kuotak.
Udalak, eta berdin beste toki erakundeek ere, erabiltzaileari erantsiko diote zerga honen kuota likido guztia, hau da, subjektu pasibo ez izan arren haien ondasun demanialak edo ondarezkoak zerbaiten trukean erabiltzen dituztenei.
16. art.- Oinarri zergagarria
1.- Azalpena.- Ondasun higiezinen katastroko balioa izango da zerga honen oinarri zergagarria, balio horrek merkatuko balioa gaindituko ez duelarik.
2.- Katastroko balioa ondorengoa izango da:
a) Hiri-ondasun higiezinetan: lurzoruaren eta eraikuntzen balioak.
b) Landa-ondasun higiezinetan: lurraren eta eraikuntzen balioak.
17.-art.- Balioesteko irizpideak
Ondasun higiezinen balioa neurtzeko, 1989ko abenduaren 28ko Aginduan, urtarrilaren 6ko 6/1999 Foru Dekretuan, martxoaren 7ko 15/2000 Foru Dekretuan eta hauekin bat ez datozen ondorengoetan ezarritako arau teknikoak eta balioen oinarri-taula erabiliko da, higiezinen katastroetan gordetzen diren datuetatik abiatuta, merkatua erreferentziatzat hartuz eta honako balioespen-irizpideei jarraiki:
1.Hiri-ondasun higiezinetan:
a) lurzoruaren balioa kalkulatzeko, berari dagozkion hirigintza inguruabarrak izango dira kontuan;
b) eta eraikuntzen balioa kalkulatzeko, hirigintzako eta eraikuntzako baldintzak ez ezik, izaera historiko-artistikoa, erabilera edo xedea, kalitatea eta antzinatasuna, eta eragina izan dezakeen beste edozein faktore ere izango dira kontuan.
2. landa-ondasun higiezinetan:
2.1) lurren balioa honela kalkulatuko da:
a) beren benetako errentak edo potentzialak erregelamenduz ezarriko den interesean kapitalizatuz kalkulatuko dira, oinarri gisa lurraren ekoizmena, lugintza zein aprobetxamendu desberdinak eta katastroko ezaugarriak erabilirik; errenta horiek kalkulatzeko, nekazal ezaugarri homogeneodun alde edo eskualde bakoitzeko errentamendu zein partzuergoak ikertzetik lortuko diren datuei heldu ahal izango zaie.
b) ustiapenaren izaerak edo udalerriaren ezaugarriek benetako errentak ezagutzea zailtzen dutenean, ondasunen katastroko balioa, hobekuntza iraunkorrak eta landaketak barne, kalkulatzeko; teknika, nekazaritza eta ekonomiaren inguruko faktoreei eta horiei dagozkien inguruabarrak erabili ahal izango dira.
2.2) Horiek kalkulatzeko ondorengoak izango dira kontuan:
a) lurretan egindako hobekuntzak.
b) ekoizten hasi arte igarotako urteak.
c) kasu guztietan: aprobetxamendu handiagoa ekar dezaketen ekoizpen-bide arruntak ezartzea edo erabiltzea.
d) Baso-ekoizpenak dituzten lurretan: sail landatuaren adina, zuhaiztiaren egoera eta aprobetxamendu-zikloa.
2.3) Eta eraikinen balioa kalkulatzeko, hiri-eraikuntzei buruzko arau berak izango dira kontuan, eraikuntzen izaerak onartzen duen neurrian.
18. art. Zerga-tipoa
1.- Zerga-tipoak Udalak finkatzen ditu, eta Ordenantza honetako eranskinean daude jasota.
2.- Udalak badu eskubidea Foru Arauan jarritako tasak handitu eta zera ezartzeko:
a) Hiri ondasunentzat, bi tasa, zera handituz:
- Bata, izaera orokorrekoa, 1000ko 4ko mugaraino.
- Bestea, 1000ko 6ko muga duena, lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatuta dauden ondasun higiezinei aplikatuko zaie dagozkien balorazio ponentzien arabera; erabilera nagusia industriala edo hirugarren sektorekoa ez duten eraikinetan kokatutakoak hortik kanpo geratzen dira.
b) Landa ondasunentzat, tasa bat, gehienez %1,1 arte handituta tasa.
3.- Udalak zerga-tipo desberdinak ezarri ahal izango ditu udalerriko katastroko balioak segidan eta ez aldi berean finkatu, berrikusi edo aldatzean, udalerrian katastroko balio berriak dituzten ondasunak izan zein izan ez.
19. art.- Kuota osoa eta likidoa.
1.- Kuota osoa, eranskinean araututako zerga tasa zerga oinarriari aplikatzearen emaitza izango da.
2.- Kuota likidoa kalkulatzeko, ordenantza honetan araututako eta eranskinean jasotako errekarguak eta hobariak aplikatuko zaizkio kuota osoari
20. art.- Ohiko bizilekua ez direlako errekargua duten bizileku erabilerako ondasun higiezinak.
1. Subjektu pasiboaren edo —alokatzearen edo erabilera lagatzearen bidez— hirugarrenen ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak, zerga ordenantza honetako eranskinean jasotako errekarguari lotuta egongo dira.
2. Bizileku erabilerako ondasun higiezintzat joko dira, katastroan etxebizitza erabilerakotzat edo etxebizitza xedekotzat ageri diren lokalak. Etxebizitzari atxikitakoak sartuko dira, baldin erregistroko finka bakarra badira.
3. Errekarguaren subjektu pasibo izango dira zerga honen subjektu pasiboak.
4. Errekargua, errekargua aplikatzen zaion zerga sortzen den unean bertan sortuko da, eta kuotarekin batera galdatuko da.
5. Errekarguaren igorpena ekitaldi bakoitzean.
Ekitaldi bakoitzean, zergaren sortzapen-datan (urte naturalaren lehen eguna) hutsik zeuden etxebizitzatzat automatikoki kalifikatu diren zerga-objektuak aztertuko dira, data horretan ez dagoelako jasota biztanleen udal-erroldan pertsona bat edo gehiago higiezinean bizi direla egiaztatzen duen inskripziorik, zergaren foru- arauko 14.5 artikuluan xedatuta dagoen moduan.
Udalak ofizioz egingo ditu egin ditzakeen egiaztapenak, honako hauek zehaztu ahal izateko (biztanleen erroldan inskripziorik ez badago ere): benetako ohiko bizilekua dela (ur- kontsumoaren bidez), edo 21. artikuluko salbuespen-kasuren bat aplika daitekeela.
Egiaztapen horiek egin ondoren, aurreko ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zergaren errekargu-erroldan ageri diren higiezinen kasuan, zerga eta errekargua batera igorriko dira, eta hutsik dauden etxebizitzen kalifikazioa errekurritu ahal izango da, hain zuzen ere berraztertzeko errekurtsoa jarriz.
Lehen aldiz hutsik dauden etxebizitzatzat kalifikatutako higiezinei eta Udalak ofizioz egiaztatu ezin izan dituen higiezinei jakinarazpen bat bidaliko zaie, eta zergadunek benetako ohiko bizilekua dela egiaztatu ahal izango dute, edo 21. artikuluko salbuespen- kasuren batean daudela, dagozkion froga- metodoak aurkeztuta (ur-kontsumoa, argi- kontsumoa, alokairu-kontratuak...).
Behin horiek aztertuta, inolako froga-metodorik aurkeztu ez duten edo, aurkeztuta ere, baliozkotzat jo ez diren zerga-objektuei uneko urteko errekarguari dagokion likidazioa igorriko zaie. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da likidazio horren igorpenaren aurka.
Urtero, eta errekarguaren aplikazioa indarrean dagoen bitartean, prozedura bera erabiliko da uneko urteko errekargua igortzeko.
Zerga eta horren errekargua batera igorriko dira, banakako jakinarazpenik egin beharrik gabe. Kobrantza dokumentu independenteetan egingo da, kudeaketa errazteko eta subjektu pasiboei informazioa emateko.
6. Udalak, zergetako bere datu baseetan eta biztanleen udal erroldan jasotako informazio propioa ustiatuz, ofizioz aldatuko du errekargua duen etxebizitza baten egoera. Udalak dena delako etxebizitza egoera horretatik bere ekimenez kendutakoan, haren titularrari ere jakinaraziko dio aldaketa hori.
21. art.- Ohiko bizilekutzat jotzea.
1. Bizileku erabilerako ondasun higiezin bat egiazko ohiko bizilekutzat joko da, baldin zerga sortzen den egunean udal honen biztanleen erroldan jasota badago ondasun higiezina pertsona batek edo gehiagok okupatuta dagoela.
2. Udal erroldan jaso gabeko egiazko ohiko bizilekua egiaztatzeko, udalerrian eskumena duten lurralde Administrazioetako edozeinetan egindako zerga aitorpenak erabili ahalko dira. Zerga aitorpen horietan, ohiko bizilekutzat deklaratuta agertu beharko da zerga honi lotutako bizilekua. Zerga aitorpenen arteko kontraesanik izanez gero, edo zerga aitorpenik egiteko betebeharrik ez bada, subjektu pasiboaren, errentariaren edo lagapen hartzailearen beste frogabide batzuk aurkezteko aukera izango da. Zerga aitorpenak eta bestelako frogabideak balioztatzeko, txosten idatzi arrazoitua egingo da, eta txosten horrek oinarrituko du eskumena duen udal organoak hartutako erabakia.
Egiazko ohiko etxebizitzatzat hartuko da, egiaztatzen bada ondasun higiezinean ematen dela 183 egun baino gehiago urtean.
3. Bizileku erabilerako ondasun higiezinen titulartasuna Administrazio publiko batena bada, aski izango da Administrazio horrek aurkeztutako deklarazioa, ondasun higiezinak egiaz bizilekutarako direla jotzeko. Udalak, hala ere, Administrazio titularrari errekeritu ahalko dio egiazta dezala ondasun higiezin horiek bizilekutarako direla.
22. art.- Ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, subjektu pasiboa dela kausa errekargua aplikatzeari lotuta ez daudenak.
Ez zaie errekargu hau aplikatuko Udalaren, haren erakunde autonomoen, enpresa erakunde publikoen eta kapital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzei.
23. art.- Ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, xedea dela kausa errekargua aplikatzeari lotuta ez daudenak.
Egiazko ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, 20. artikuluan ezarritako baldintzetan, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:
a) Zerga horretan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.
b) Ostatatze, ostatu, hostal... jarduerei atxikitakoak
c) Bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritakoak.
d) Ikasleei errentan emandakoak.
e) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena) jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.
f) Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzeagoa. Kontratua idatziz jasota ez badago, kontratu hori badela egiaztatu beharko da, egoki irizten diren frogabideak erabiliz.
g) Udaldiko behin-behineko bizilekurako direnak. Salbuespena aplikatuko da titularra udalerriko biztanlea ez denenan eta egiaztatzen badu urtean, gutxienez, 90 egunean erabiltzen duela. Salbuespena etxebizitza bakar baten titularra izanez gero aplikatuko da ,eta aldi baterako egoitzatzat erabiltzea egiazta dezakete uraren edo bestelakoen kontsumoaren bidez.
h) Oinordetza bidez eskuratutako etxebizitzak, eskuratu direnetik bi urte igaro ez badira. Testamenturik ez dagoelako oinordetza adierazpen bat izapidetu behar denean, epea bost urteko izango da, eskuratze egunetik.
i) Sortzapen dataren aurretiko ekitaldian eskualdatutako etxebizitzak.
24. art.- Errekargua aplikatzeko kudeaketa prozedura berezia.
Udalak, ofizioz, ohiko egoiliarrik inskribatuta ageri ez zaien bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izanik zerga honen subjektu pasibo direnen hasierako zerrenda egingo du.
.
25. art. Katastroko balioak finkatzea
1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamenduko Toki-Zergen Zerbitzuaren bitartez, hiri-izaeradun katastroko balioak finkatuko ditu Ordenantza honetako 16.1 artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin bat, ondorengo prozedurari jarraituz:
a) Foru Aldundiak balioen-txostenak prestatuko ditu, bertan jasoko direlarik balioespen-irizpideak, taulak, indarreko hirigintza planeamendua -hiri lurzorua behar bezala mugaturik eta katastroko balioak finkatzeko beharrezko diren gainerako elementuak.
Ondasun baten zati bat herri batean eta beste bat beste batean edo gehiagotan egonez gero, badago aukera eraikin bakoitzarentzat edota beren erabilera edo helburua dela eta talde homogeneoa osatzen duen sail batentzat txosten bat egin eta baloratzeko.
b) Foru Aldundiak entzunaldia emango dio Udalari hamabost egunen buruan balioen mugaketari eta txostenari buruzko iritzia eman dezan. Txostena aztertuta, Foru Aldundiak egoki iritzi bezala erabakiko du eta balio txostena onartuko.
c) Balioespen txostenak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu behar ditu. Ondoren, jendaurrera aterata izango dira, 15 egun, Foru Aldundiari berari berraztertze errekurtsoa egiteko bidea izan dadin, hala nahi izanez gero, edota Foru Auzitegi Ekonomiko Administratibora jo eta erreklamazioa egiteko.
Ondoriozko katastro balioak indarreko bihurtu aurreko urteko urriaren 1a baino arinago, txostenak onartzea eta jendaurrera aterata edukitzeko epea irekitzea GAOn eta udal ediktu bidez argitaratuko dira.
d) Txostenak jendaurrean erakutsi eta gero, txosten horietatik eratorritako katastro balioak subjektu pasibo bakoitzari jakinarazi beharko zaizkio (dela subjektu pasiboa bera etorrita, dela horretarako baimendutako pertsona etorrita), balio horiek indarrean izango diren urtearen aurreko urtea bukatu baino lehen.
Jakinarazpen hori egin ahalko da subjektu pasiboa bera edo horretarako baimendutako pertsona Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren herritarren arretarako bulegoetan edo Udalak xede horretarako prestatuko dituen bulego publikoetan agertuta.
Bertaratuta egin beharreko jakinarazpen hori egiteko epea hilabete izango da. Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epe hori.
Bertaratzeko epearen berri emateko, orobat, iragarkiak Gipuzkoan zabalduenetakoak diren egunkarietan ere argitaratuko dira epe horren lehenengo hiru egunetan, eta aipatutako jakinarazpena bertaratuta egiteko jarraitu beharreko prozedura jakinaraziko da.
Jakinarazpenak jasotzeko epea amaitutakoan, interesatuak edo hark baimendutako gizabanakoak jaso ez badu, katastro balioa jakinarazitzat joko da ondorio guztietarako.
Katastro balioak finkatzeko egintzak arrazoitu egin beharko dira jakinarazpen indibidualetan datu hauek adieraziz: balio horiek finkatzeko erabilitako ponentzia, zona edo azpizona katastrala, lurzoruaren balio eragingarria, eraikuntzaren kostua, aplikatutako koefiziente zuzentzaileen identifikazioa, ondasun higiezinek katastroaren ondorioetarako duten azalera eta lokalaren antzinatasuna eta helburua.
Orobat, erreferentziatzat hartuko da ME haztatze koefizientea, katastroko balioa zehazteko prozeduran aurreikusia, kasuan kasu indarrean izan eta aplikagarri dena.
2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-izaerako katastroko balioak ere finkatuko ditu, Ordenantza honetako 16.2 artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin eta erregelamendu bidez onetsiko den prozedurarekin bat.
26. art.- Katastroko balioak eguneratzea
1.- Foru Arau bidez eguneratu daitezke katastroko balioak, koefizienteak aplikatuz.
2.- Katastroko balio berriak jartzeko orduan koefiziente horiek izan beharko dira kontuan, baldin eta eraikin horiek aldaketa fisiko edo juridikorik izan ez badute behintzat Higiezinen Katastroan diren datuekiko; hala baldin bada, balorazio txostena onartutako egunetik balio berriak jarri artean izan diren koefizienteak aplikatuko dira.
27. art.- Katastroko balioak aldatzea
1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, katastroko balioak aldatu egingo ditu, ofizioz edo Udal honek eskatuta, hirigintza planeamenduak eta beste inguruabarrek alde handia erakusten dutenean planeamenduaren eta udalerri honetako edo bertako tokiren bateko ondasun higiezinen merkatuko balioen artean.
2.- Katastroko balioak aldatzeko beharrezkoa izango da nahitaez txosten berriak egitea edo indarrekoak aldatzea ordenantza honetako 10. artikuluan xedaturiko moduan.
3.- Halaber, balio txostenak aldatu ahal izango dira landa lurrek horrelakoak izateari uzten diotenean hirigintza planeamenduan izandako aldaketengatik.
4.- Balorazio txostenak egindakoan, aurreko artikuluan adierazitako tramitean egin behar dira.
28. art.- Katastroko balioak berrikustea
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, Ordenantza honetako 19. artikuluan ezarritako balioespen-irizpidearen arabera ezarritako katastroko balioak zortzi urterik behin aztertuko ditu berriro.
29. art.- Izapideak
1.- Zerga urteko Katastro Erroldaren bitartez kudeatzen da, eta errolda horretan egiten diren aldaketei eta altei dagozkien kitapenen bidez.
2.- Errolda udalerri honetan zergapeturiko ondasun higiezinak hartzen dituzten zentsuek osatutako agiria da, landa-lurrekoak eta hiri-lurrekoak banatu eta behar bezala zerrendatuta identifikatzen dituelarik, subjektu pasibo fiskalak eta katastroko balioak adierazirik.
Hiri izaerako ondasunen gaineko zergaren erroldak katastroko erreferentzia eta zenbaki finkoa ere jaso behar ditu, gainerako datuekin batera.
3.- Erroldan agertzen diren datuak higiezinen katastroan zerga-ondorioak dituztenen irudi izango dira.
4.- Erroldan ondorengoak jaso beharko dira:
a) bai adierazpenen bidez bai ofizioz, zergapeko ondasunek azken urte naturalean jasaten dituzten aldaketa fisikoak, ekonomikoak nahiz juridikoak. Horiek gertatu ondorengo zergaldian izango dituzte ondorioak aldaketok.
b) balioak finkatu, berrikusi nahiz aldatzeko ekintzetatik eratorritako aldaketak. Horiek bakoitzaren txostenak argitaratu ondorengo zergaldian izango dituzte ondorioak.
c) balioak eguneratzetik eratorritako aldaketak. Hauek gaitzen dituen Legearen arabera izango dituzte ondorioak.
5.- Zerga honetan xedatutako ondorioetarako, ondorengoak jotzen dira ondasunei dagozkien aldaketatzat:
a) Fisikoak: eraikuntza berriak egitea eta daudenak zabaltzea edo eraistea, erabat nahiz zati batean. Ez dira aldaketatzat hartuko eraikinak kontserbatzeko xede hutsez egiten diren lan eta konponketak, nahiz eta aldizkakoak izan, eta ezta ere apaindurako elementuak besterik ukitzen ez dituzten lanak.
Halaber, aldaketa fisikotzat hartuko da landatarrak diren ondasun higiezinetan landaketak edo aprobetxamenduak aldatzea.
b) Ekonomikoak: higiezinen erabilera eta zertarakoa aldatzea, baldin eta aldaketa fisikorik ez badakarte.
c) Juridikoak: Titulartasuna eskualdatzea edo Ordenantza honetako 7. artikuluan aipatzen diren eskubideak eratzea, eta ondasun higiezinak banatu edo zatitu eta taldekatzea.
6.- Aldundiak Udalari bermatuko dio bere udalerrian kokatutako ondasun higiezinei buruz katastroan den informazio guztia uneoro eskuratu ahal izatea.
Aldaketon ondorioz higiezinen katastroetako datuetan egiten diren zuzenketak interesatuei jakinaraziko zaizkie .
Ez dago zertan izapide hori gauzaturik aldaketek jatorri juridikoa izanez gero, jabetza eskualdatu delako edo gozamen eta azalerako gauza eskubideak zein administrazio emakidak eratu direlako, hori dena gauzatzeko interesatuak aurkezturiko edozein aitorpeni erantsitako dokumentuak baino kontuan hartu ez badira.
Zergapeturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoek, gertatu ondorengo zergaldian izango dute eragina; eragina izateko, bestalde, ez da nahitaezkoa izango dagozkion administrazio egintzak jakinaraztea.
Udalak eraikuntza berriaren adierazpen katastrala aurkeztu izanaren egiaztagiria eskatu ahal izango du, ondasun higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia emateko jardunbidea bideratzeko.
7.- Salbuespenak eta hobariak gestionatu, likidatu, eman eta ukatzeko ahalmenak, baita ikuskatzekoak eta zergak biltzekoak ere, hala borondatezko aldian nola premiamendu bidean, Udalari dagozkio, eta honek aipatutako hitzarmenean xedatutakoarekin bat erabiliko ditu.
8.- Lurzoruaren mugaketak eta balioei buruzko txostenak egitea eta onestea, katastroko balioak finkatu, berrikusi eta aldatzea, zergaren katastroei eta erroldari datxezkien gainerako eginkizunak eratu, berrikusi eta kontserbatzea zein gainontzeko zereginak, eta salbuespenen zein hobarien eskarietan txostenak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ez besteren zereginak dira.
9.- 11/1989 Foru Arauarekin bat, zerga honi aplikagarri zaizkio Zergetako Foru Arau Orokorrean kudeaketari, likidaziori, ikuskapenari, bilketari, eta zerga-urrapenei eta zehapenei buruz jasotako arauak.
30. art.- Formazko eginbeharrak
1.- Subjektu pasiboek alta-adierazpenak egiteko eta udalerri honetan kokatutako ondasun higiezinen aldaketa fisiko, ekonomiko zein juridikoen berri emateko betebeharra dute. Horretarako inprimaki normalduak erabili beharko dituzte, eta ondoren Udal honetan aurkeztu segituan adierazitako epeetan. Inprimakiari agiri hauek erantsi beharko zaizkio: salbuespenak edo hobariak aitortzen dituen eskubidearen egiaztagiria, aldaketa jasotzen duen agiri publikoaren edo epaitegi- nahiz administrazio-egintza agertzen den agiriaren fotokopia, eta zerga honen azken ordainagiriaren fotokopia; datu horiek notarioek egiletsitako agirietan nahiz Erregistro Publikoetan inskribatutako agirietan jasota daudenean salbu.
a) Eraikuntza berriengatiko altak, edo ondasun higiezinetan gertatutako aldaketa fisikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, lanak bukatzen diren egunaren biharamunetik aurrera.
b) Aldaketa ekonomikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, erabilera edo zertarakoa aldatzeko administrazio-baimena ematen den egunaren biharamunetik aurrera.
c) Aldaketa juridikoak direnean, bi hilabete eskrituraren edo aldaketa gauzatzeko agiria egiten den egunaren biharamunetik aurrera.
2.- Artikulu honetan esaten diren adierazpenak dagokion epean aurkezten ez badira, zerga-urrapen arintzat hartuko da.
3.- Eskualdatzaileak Ordenantza honetako 3. artikuluan ezarritako eskubideen titulartasunaren eskualdaketari buruzko adierazpena ere gauzatu ahal izango du.
31. art.- Ordaintzeko betebeharrak
1.- Subjektu pasiboek zerga-zorrak ondorengo epeetan ordaintzeko betebeharra dute:
a) Kobrantza iragarkian eta Udalaren Zerga Egutegian adierazitako epeetan.
b) Salbuespenez, zerga-biltzaile exekutiboak adierazitako epeetan, baldin eta geroratze- edo zatikatze-eskaria zuhurtziaz onirizten badu, ordaintzeko behartuta dagoenaren ondasunetan zorra ordaintzea galarazten dion inguruabar bereziren bat izateagatik.
2.- Borondatezko epean egiten den zor-ordainketa baimendutako erakunde laguntzaileen bitartez egingo da.
3.- Subjektu pasiboak zerga-zorra ordaintzen ez badu:
a) Ordainketa erreklamatu ahal izango zaie erantzule solidarioei edota subsidiarioei, edo zerga-zorretan ondorengo direnei.
b) Ondasun higiezinen edo Ordenantza honetako 3. artikuluan aipatzen diren eskubideen eskualdaketetan, goian adierazitakoak izango dira zerga-zorrak ordaintzeko betebeharra izango dutenak.
32. art.- Zergak erasandako ondasunak.
1.- Arrazoi bategatik edo besteagatik zerga honen gaia edo egitatea eratzen duten eskubideen titularitatea aldatuz gero, eskubide horien objektu diren ondasun higiezinek ordaindu beharko dute kuota osoa, zerga ekintza eratortzeko baldintzen arabera.
2.- Ondorio horietarako, notarioek informazioa eskatuko dute eta haiek baimentzen dituzten dokumentuetan agertzen direnei berariaz ohartaraziko diete zer zor dituen eskuz aldatutako ondasun higiezinak OHZ dela eta, interesatuek zer epetan aurkeztu behar duten zerga adierazpena, ondasun horiengatik zerga kuota ordaindu behar den eta, azkenik, zer erantzukizun eskatuko diren adierazpenak ez aurkezteagatik, epe barruan ez egiteagatik edo adierazpen faltsu, bete gabe edo zehatzak ez direnak aurkezteagatik.
33. art.- Partaideen erantzukizuna.
Banatu gabeko herentzien, ondasun erkidegoen edo, nortasun juridikorik izan ez arren, zerga ezartzeko moduko ekonomi unitate edo ondare banandua osatzen duten gainerako entitateen partaide edo titularrek solidarioki ordaindu beharko dute zergaren kuota, bakoitzak duen partearen arabera, hala ageri badira Higiezinen Katastroan.
Higiezinen Katastroan inskribatu gabe egonez gero, denek berdin ordaindu beharko dute.
34. art.- Katastroko erreferentzia eta finka zenbakia
Agerkari publiko batzuei ondasun higiezinen katastroko erreferentzia eta finka zenbakia eransteko betebeharrari dagokionez, 1989ko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzekoak, VII. Kapituluan xedatutakoa bete beharko da.
Azken xedapena
Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.
EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantzaren azken aldaketa eta bere eranskina 2024ko irailaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela eta bere aldaketa 238.GAOn 2024ko abenduaren 11ean argitaratu zela.