Udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak 2022

UDAL ZERBITZUAK EMAN EDO JARDUERAK EGITEARI DAGOZKION PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEA



1. Art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak prezio publikoei buruz xedatzen duenarekin bat, udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.



2. Art.- Prezio publikoak jartzeko kasuak.

1.- Prezio publikotzat hartuko dira Udal honek egiten dituen bere eskumeneko zerbitzu nahiz administrazio-jarduerengatik ordaindu beharreko diruzko ordainak, eranskinean jasota daudenak, hauetako bat gertatzen denean:

a) Administratuek obligazioz eskatu edo hartu behar dituzten zerbitzu publikoak nahiz administrazio-jarduerak ez izatea.

b) Zerbitzu publikoak nahiz administrazio-jarduerak sektore pribatuak eman edo egin ditzakeenak izatea, partikularren jarduketarik edo inolako aginte-adierazpenik ez dakartelako nahiz indarreko araudiak Udalaren alde erreserbatutako zerbitzuak ez direlako.



3. Art.- Ordaindu beharra dutenak.

Prezio publikoak ordaintzeko betebeharra zerbitzu nahiz jardueraz onura eskuratzen dutenek izango dute.

4. Art.- Gestioa.

1.- Prezio publikoak erabaki eta aldatzea Udalbatzaren eskumena da Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Arauak 50. artikuluan xedaturikoaz bat.

2.- Zerbitzu publikoen zenbatekoa eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzeko ordainduko da, eta murriztu ezina izango da prezioa ezartzeko dokumentuan, baldintzen orrian, kontratuan edo onarpen-ebazpenean adierazitako aldiekiko.

3.- Prezio publikoen zenbatekoa, zerbitzuaren helburu, ezaugarri eta erabilgarritasunaren arabera zehaztuko da.

4.- Ondorio horietarako, kaleak kategorien arabera sailkatzen dituen Ordenantza Arautzailea ezarriko da.


5. Art.- Ordaintzeko moduak eta epeak.

Prezio publikoak honela ordainduko dira:

1.- Zerbitzua eman edo jarduera egin baino lehen, baldintzen orrian, kontratuan edo onarpen-ebazpenean agertzen den eran eta epean.

2.- Izaera dela-eta aurretik ordaindu ezin diren zerbitzuak ematen direnean edo jarduerak egiten direnean, ordainagiri bakoitzean aipatzen den eran eta epean.

3.- Aldizkako zerbitzuak eman edo jarduerak egiten direnean, errolda edo erregistro baten bitartez kudeatuz gero, agiri horren onespen-izapidean aipatutako epean.


6. Art.- Salbuespenak eta hobariak.

1.- Haur eskolan salbuespenaren onuradun izango dira hauek :

a) Haur eskolako zerbitzuak eskatzen dituzten familiak,baldin eta urtean lanbide arteko gutxieneko soldata edo hura baino gutxiago jasotzen badute .

b) Haur eskolako zerbitzuak eskatzen dituzten familia ugari kategoria bereziko eskatzaileak.


2.- Haur eskolan hobariaren onuradun izango dira honako hauek : :


a) Kuotaren %25,instalazio berean bi neba-arreba dituzten haur eskolako zerbitzuak eskatzen dituzten familiak.

b) Kuotaren %50, kategoria orokorreko kide anitzeko haur eskolako zerbitzuak eskatzen dituzten familiak

Zergaldi bakoitzean ezingo da hobari bat baino gehiago izan inoiz ere.


3.- Polloen eskaintzen diren errausketa zerbitzuetan, salbuespena egingo da kasu honetan:

a) Pobrezia egoeran hildakoentzako errausketa zerbitzuak.

b) Agintaritza judizialak agindutako zerbitzuak.

c) Ezohiko arrazoiak direla eta, Udal berak ordaindu behar dituenak.



7. Art.- Baldintza orrietan arautu beharrekoak.

1.- Zerbitzua eskatzen duenaren eta Udalaren artean sortzen diren eskubideak eta betebeharrak baldintza orrietan jarriko dira. Zerbitzu mota bakoitzak bere baldintza orri mota edo eredua izango du. Baldintza orri horiek kasu bakoitzean izango diren baldintza teknikoak eta administratiboak bilduko dituzte, Udaleko Zerbitzu Teknikoek proposatuko dituzte eta Gobernu Batzarrak onartuko.

2.- Baldintza orri mota edo eredu guztiek alderdi hauek jasoko dituzte:

a) Zer zerbitzu eta zenbat denboran eman behar den, aldiro eman beharrekoa den edo epe jakinik gabe ematekoa den ere jarrita.

b) Zerbitzua eskatzen duenak zer diru ordaindu behar duen, zenbat den prezio publikoa, zer tarifa den, zer ordain modu dagoen eta, jarri beharrik bada, zer berme jarri behar den.

c) Aurrez ere zerbait ordaindu edo jarri behar den.

d) Zerbitzua behar bezala eman ahal izan dadin eskatzaileak dituen betebeharrak, ordaindu behar duen dirua ez beste gainetikoak.

e) Betebeharrak ez betetzeak dakartzan zigorrak, baldintza orrietan jasotakoak.


8. Art.- Baldintza orriak sinatzea eskatzaileak.

Zerbitzuaren eskatzaileak inprimaki ereduko baldintzekiko adostasuna orria izenpetuta adieraziko du.


9. Art.- Baldintza orrien informazioa.

Zerbitzuaren nolakotasuna dela-eta baldintzen orri-eredua sinatzea beharrezkotzat jotzen ez denean ere, orri horiek zerbitzu-eskatzailearen esku egongo dira.


10. Art.- Ordaindutakoa itzultzea.

Prezio publikoa ordaintzeko betebeharra duenari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez denean, bidezkoa izango da zenbatekoa itzultzea.


11. Art.- Behartze-bidez kobratzea.

Udalak behartze-bideko prozedura administratibo bidez eska ditzake prezio publiko hauei dagozkien zorrak.


Azken xedapena.

Prezio publiko hauek Udalak onartu zituen 2012ko abenduaren 20an eta ezarritako aldaketak. 248. GAOn 2012ko abenduaren 31n argitaratu ziren.

Donostiako Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean izan duen osoko bileran, onartzea erabaki du Udal Zerbitzuak Eman edo Jarduerak Egiteagatiko prezio publikoen eranskineko aldaketak, zerbitzu hauei buruzkoak: Zuloagako haur eskola, Uliako, Ondarretako eta Arikutzako udal aterpetxeak, gazteriakoak, Ilunbeko prezioak eta Euskera Zerbitzukoak eta ezarritako aldaketak 29. GAOn 2014ko otsailaren 13an argitaratu ziren.

Zuloagako Haur Eskolaren, Ezkontza Zibilen eta Gazteriako eta Aterpetxeetako Zerbitzuen gaineko eranskinak hurrenez hurren 2014ko irailaren 25ean, 2014ko urriaren 30ean eta 2014ko abenduaren 18an onartu zituen behin betiko Udalbatzak, eta 2014ko urriaren 2an (187. alean), 2014ko azaroaren 25ean (225. alean) eta 2014ko abenduaren 31n (249. alean) argitaratu ziren, hurrenez hurren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Artikutzako udal aterpetxea, Gazteriako bulegoko zerbitzuak, Gizarte Ongizateko zerbitzuak, "DONOSTIA ARENA" esparrua alokairua eta eta Udalaren gazte aterpetxeen gaineko eranskinak hurrenez hurren 2015eko azaroaren 16an onartu dituen eta ezarritako aldaketak 239. GAOn 2015eko abenduaren 15ean argitaratu ziren.

Gazteriako bulegoko zerbitzuak, Gizarte Ongizateko zerbitzuak, Udalaren gazte aterpetxeen eta Mugikortasun Zerbitzuak, "Bizikletak segurtasunez aparkatzeko Sistemaen prezioaei dagozkien eranskinak hurrenez hurren 2016ko Urriaren 27an onartu dituen eta ezarritako aldaketak 211. GAOn 2016ko azaroaren 8an argitaratu ziren.

Honen bidez, aditzera ematen dugu Sorospen Etxearen zerbitzuei, Euskara Zerbitzuari, Gizarte Ongizatearen zerbitzuei eta Aterpetxe Atalari dagozkien Eranskinak behin betiko onartu zituela Udalbatzak 2017ko azaroaren 22an, eta 235. zk.ko GAOn argitaratu zirela 2017ko abenduaren 12an.

Honen bidez, aditzera ematen dugu Sorospen Etxearen zerbitzuei, Euskara Zerbitzuari eta Aterpetxe Atalari dagozkien Eranskinak behin betiko onartu zituela Udalbatzak 2018ko azaroaren 29an, eta 246. zk.ko GAOn argitaratu zirela 2018ko abenduaren 24an.

Honen bidez, aditzera ematen dugu Sorospen Etxearen zerbitzuei, Euskara Zerbitzuari, Artikutzako Udal Aterpetzeko Zerbitzuari, Gazteriako Bulegoko Zerbitzuari, Ingurumeneko Zerbitzuari, Ondarreta-La Sirena Aterpetxeari eta Udal Errausketa Zerbitzuari dagozkien eranskinak behin betiko onartu zituela Udalbatzak 2019ko azaroaren 21ean, eta 235. zk.ko GAOn 2019ko abenduaren 10ean argitaratu zirela.

Honen bidez, aditzera ematen dugu Sorospen Etxeko osasun zerbitzuari, Gazteriako Bulegoko Zerbitzuari, Ingurumeneko zerbitzuari, Gazteentzako Udal Aterpetxeak zerbitzuari, Gizarte Ongizateko zerbitzuari eta Eskontza zibilak egiteko zerbitzu osagarriari dagozkien eranskinak behin betiko onartu zituela Udalbatzak 2020ko abenduaren 17an, eta 3. GAOn 2020ko urtarrilaren 15ean argitaratu zirela.