Katastroan etxebizitzatzat jota izan baina jardueraren bat egiteko bestetarako erabiltzen ez den higiezinak, jarduerari dagokion tarifa izango du.
10. art.- Zerga kuota
1.- Etxebizitzetako hiri hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzeko kuota osoa honela kalkulatzen da: kuota finko bat gehi kuota aldakor bat.
Kuota osoa (KO) = Kuota finkoa (KF) + Kuota aldakorra (KA)
1.1.- Kuota finkoa kalkulatzeko oinarria aurreko urteko etxebizitzako hiri hondakin tasaren erroldako zenbatekoak eratuko du; hala badagokio, zehazten den ehunekoa gehituta. Emaitza gisa lortutako zenbatekoari oinarri errolda deritzo (OE).
Kuota finkoa (KF) eranskinean zehaztuko da, eta honela kalkulatuko da: oinarrizko erroldaren (OE) % 65, zati zabor erroldako etxebizitzen kopurua (ZEE kop.).
KF = % 65 (OE) / ZEE kop.
Ekitaldi bakoitzeko kuota finkoa berdina da hiri hondakin erroldako etxebizitzetako bakoitzerako.
1.2.- Kuota aldakorraren (KA) zenbatekoa honela kalkulatuko da: etxebizitza bakoitzean irakurketako ekitaldi eredu (IEE) batean kontsumitutako ur metro kuboak (M3ETX) —benetakoak edo zenbatetsiak—, bider urteko tarifa eredua (UTE).
IEE = Irakurketa Ekitaldi Eredua ateratzeko orduan ur kontsumotzat hartuko dena hau izango da: aurreko urteko ekainaren 30a bitartean fakturatutako lau hiruhilekoen kontsumoa.
Urteko tarifa eredua (UTE) eranskinean zehaztuko da, eta honela kalkulatuko da: oinarrizko erroldaren (OE) % 35, erroldako etxebizitzen multzo osoan kontsumitutako metro kuboen kopuru osoa (M3ERR), zenbatespenengatiko zuzenketa kenduta.
UTE = % 35 (OE) / M3ERR
KA = M3ETX x UTE
Guztizko batez besteko kontsumoa (GBK) honela kalkulatzen da: erroldako etxebizitzen multzo osoko ur kontsumo osoa (M3ERR), zati errolda horretako etxebizitzen kopurua (ZEE kop.).
GBK = M3ERR / ZEE kop.
1.3.- Irakurketa ekitaldi eredu batean etxebizitza bakoitzeko kontsumoa (M3ETX) kalkulatzeko modalitateak:
a) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuari egindako irakurketa guztiak errealak izan diren etxebizitzetan, benetako kontsumoaren arabera finkatuko da M3ETX balioa.
b) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuari irakurketa erreal bat edo gehiago egin zaizkion etxebizitzetan, lortutako irakurketa errealen arabera finkatuko da M3ETX balioa.
c) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuaren irakurketa errealik izan ez duten etxebizitzetan, honela aterako da M3ETX-ren balioa: 15 mm-ko kalibrea duen kontagailu baten (etxebizitzako kontagailu estandarra) ur emari nominalaren baliokide den kontsumoaren 100eko 50 bider hileko hogeita hamar ordu.
Ekitaldi osoari aplikatuko zaio tasa. Irakurketa ekitaldi ereduaren ondoren ematen diren irakurketa datuek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.
d) Eraikuntza berriko etxebizitzetan, irakurketa errealak lortu arte, M3ETX balioa GBK kontsumoaren berdina izango da.
e) Titularra aldatzen den etxebizitzetan, irakurketa errealak lortu arte, M3ETX balioa GBK kontsumoaren berdina izango da.
1.4.- Etxebizitza komunitarioen berezitasuna.
Ur kontagailu banakaturik ez duten jabe komunitateetan, kuota finkoa honela kalkulatuko da: kuota finko (KF) orokorra, bider komunitateko etxebizitza kopurua.
Kuota aldakorra (KA) beste edozein ur kontagailutan bezala kalkulatuko da, M3ETX balioaren arabera, behar izanez gero aurreko 1.3 idatz zatian zehaztutako modalitateetatik dagokiona aplikatuta.
1.5.- Kuota zuzenketa biohondakinak edo material organiko konpostagarria dagokion edukiontzian uzteagatik (hau da, edukiontzi marroi, 5. edukiontzi edo edukiontzi organikoan uzteagatik).
Materia organikoa edukiontzian uzten eta biltzen lagunduko duten zergadun-erabiltzaileek, 1.9 puntuan adierazitako baldintzetan, zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.
1.9 puntuan, konpentsaziorako eskubidea sortzeko erabakigarritzat ezarriko diren erabilera baldintzez gainera, honako betekizun hauek ere bete beharko dira:
Donostiako Udalak, horretarako gaitutako edukiontzien bitartez, materia organikoa gaika biltzeko eskaintzen duen aukeraz baliatzeko beren borondatea adierazi duten —edo etorkizunean adieraziko duten— zergadun-erabiltzaileek Erabiltzaileen Errolda osatuko dute.
Zergadun-erabiltzaile bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da. Bi pertsonak baino gehiagok etxebizitza berari lotuta daudela adierazten badute, pertsona bat besterik ez da hartuko zergaduntzat eta konpentsazioaren onuraduntzat: hain zuzen ere, alta lehenbizi hartu duena edo besteek aho batez aukeratzen dutena. Etxebizitzari lotutako beste pertsonen ekarpena (hots, materia organikoa dagokion edukiontzian uztea) konpentsazioaren onuraduna den zergadunaren alde izango da, 1.9 atalean adieraziten den terminoetan.
Erabiltzaileen Erroldan sartuta dauden zergadun-erabiltzaileen artetik, materia organikoa biltzeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 ataleko betekizunarekin bat egin duten pertsonei.
Zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.
1.6.- Kuota zuzenketa, banakako konpostajeagatik.
Biohondakinen prebentziorako udal programan parte hartzen duten zergadun-erabiltzaileek zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.
Pertsona fisikoak izanik alta hartzen duten zergadunek —edo Konpostajeko Udal Erregistroan alta hartzen dutenek— banakako konpostajearen erabiltzaileen errolda osatuko dute.
Zergadun bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da.
Erroldan sartuta dauden zergadunen artetik, banakako konpostajeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 puntuan ezarritakoa bete duten pertsonen zerrenda osatuko du.
Biohondakinen Prebentziorako Programako Zuzendaritza Teknikoak osatuko duen zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.
1.7.- Kuota zuzenketa, auzo konpostajeagatik.
Auzo konpostajearen bidez biohondakinak prebenitzeko udal programan parte hartzen duten zergadun-erabiltzaileek zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.
Pertsona fisikoak izanik alta hartzen duten zergadunek —edo Konpostajeko Udal Erregistroan alta hartzen dutenek— auzo konpostajearen erabiltzaileen errolda osatuko dute (auzo konpostaje publikoa edo pribatua).
Zergadun bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da.
Erroldan sartuta dauden zergadunen artetik, auzo konpostajeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 puntuan ezarritakoa bete duten pertsonen zerrenda osatuko du.
Biohondakinen Prebentziorako Programako Zuzendaritza Teknikoak osatuko duen zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.
1.8.- Konpentsazioen konkurrentzia.
Ezin izango da konpentsazio bat baino gehiago baliatu 1.5, 1.6 eta 1.7 ataletan ezarritako konpentsazioetatik.
1.9.- Kuota zuzenketa aplikatzea, erabilitako konpostajeko edo biohondakinak uzteko sistemaren arabera.
1.5, 1.6 eta 1.7 puntuetan ezarritako kuota zuzenketarako eskubidea izango dute ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten erabiltzaileek:
Edukiontzian uzteari dagokionez (1.5), ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren lehenean Joko Garbiaren erroldan ageri diren erabiltzaileek, zenbatutako 12 hiletatik 10etan gutxienez hileko 4 zabor-uzte kontabilizatu bazaie.
Ekitaldian zehar sartzen diren erabiltzaileek dagokien proportzioko zatiaren konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute, parte hartu duten hiruhileko natural osoen arabera, eta betiere zabor-uzte hauek kontabilizatuta:
Zabor-uzteak kontabiliza-tzen dituzten hiruhilekoak | Zabor-uzte kontabilizatuak, gutxienez | Onartutako urteko konpentsazio-aren ehunekoa | |
Hilekoak | Aldia | ||
2.a, 3.a eta 4.a | 4 | 30 | % 75 |
3.a eta 4.a | 4 | 20 | % 50 |
4.a | 4 | 11 | % 25 |
Parte hartzen duten hiruhilekoak | Onartutako urteko konpentsazioaren ehunekoa |
2.a, 3.a eta 4.a | %75 |
3.a eta 4.a | %50 |
4.a | %25 |