Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagozkion tasak (TAO)

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUAK UDAL BIDE PUBLIKOETAN APARKATZEARI DAGOZKION TASAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZA



1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, xedatzen duenarekin bat etorriz, trakzio mekanikodun ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautu eta ordainarazi egiten dira.


2. art.- Egitate zergagarria

Trakzio mekanikodun ibilgailuak udalak araututako aparkatze zerbitzuari buruzko ordenantzak udal bide publikoetan zehaztutako alderdietan aparkatzen direnean egiten den udalaren herri jabetzaren aprobetxamendu berezia da tasa hauen egitate zergagarria.

Aparkatzea ibilgailua hiru minutu baino gehiago geldituta izatea da, gelditu beharra zirkulazioak berak eragin ez badu behintzat.


3. art.- Sortzapena

1.- Araubide orokorraren mendeko aparkatze baimenen eta ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, tasen sortzapena izango da horretarako mugatutako udal bide publikoen eremuetan aparkatzen den unean, Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzan ezarritakoari jarraituz.

2.- Bereizgarriren bat jaulkitzea dakarten aparkatze baimenen eskaeren kasuan, ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenak izan ezik, dagokion tasaren sortzapena izango da aparkatze baimena ematen den unean; eta baimenaren berritze automatikoa egiten bada, sortzapena izango da urte bakoitzeko urtarrilaren lehenean.

4. art.- Zergaldia

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen eta aparteko araubideen mende dauden ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, zergaldia bat dator egindako aparkaldiarekin.

2.- Aparteko araubidearen mende dauden baimenen kasuan, zergaldiak hauek izango dira:

a) Egoiliarrentzako aparkaleku-bereizgarria: Zergaldia urte naturala izango da. Hala ere, baimen eskaera berrien kasuan eta baimenari uko egiteko eskaeren kasuan, zergaldia gorabehera horri egokituko zaio, kuota seihilekoen arabera hainbanatuta.

b) Mugikortasun mugatuko personek gidatutako ibilgailuen aparkaleku-bereizgarria: Zergaldia urte naturala izango da.

Aparkaleku-bereizgarri berezia: Zergaldia urte naturala edo sei hilabete (etenik gabe) izango da.

c) Udaldirako aparkaleku-bereizgarria: Zergaldia ekainaren lehenetik irailaren 30eraino izango da.

5. art.- Subjektu pasiboa

Tasen subjektu pasiboak hauek dira:

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen kasuan, horretarako mugatutako udal bide publikoetako eremuetan aparkatutako ibilgailuen gidariak.


2.- Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen kasuan, aparkaleku-bereizgarrien titular diren pertsonak


6. art.- Salbuespenak

Estatuak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek ez dituzte tasa hauek ordaindu behar ez zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoei dagozkien aprobetxamenduengatik ez herritarren segurtasunari edo nazioaren defentsari zuzenean lotuta daudenengatik.


7. art.- Zerga kuota

1.- Zerga kuotak ordenantza honetako I. eranskinean daude ezarrita.

2.- Araubide orokorraren mendeko aparkatze baimenetarako eta ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenetarako zerga kuotak ezartzean, irizpide hauek hartzen dira kontuan: zer tarifa eremutakoa den emandako aparkatze baimeneko kalea; zer ibilgailu mota den; eta ibilgailua mugatutako eremuen barruan zenbat denboraz dagoen aparkatuta.

Hartara, tarifa hauek ezartzen dira:

1. tarifa: 2. eta 3. tarifak balia ez ditzaketen ibilgailuetarako araubide orokorrari dagokion tarifa.

2. tarifa: Kasu hauek balia dezakete tarifa hau:

- Pertsona minusbaliatuek Aparkatzeko Europako Txartelaren titularrak garraitzen dituzten ibilgailuek, behar bezala identifikatuak, araubide orokorraren pean dagoen aparkaleku eremuan aparkatzen dutenean.

- Mugikortasun Mugatuko pertsonentzako aparkaleku-bereizgarriarekin (MM txartela) identifikatutako ibilgailuak, araubide orokorreko aparkaldi arautuko eremuan aparkatzen dutenean, Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako 24.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Ekonomia jarduera bati lotutako ibilgailuek, salgaien garraiorako erabiltzen direnak, baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-koa edo hortik beherakoa dutenak, Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.


3. tarifa:

Kasu hauek balia dezakete tarifa hau:

- Gutxienez bidazti kopuru bat daramaten ibilgailuak, okupazio altuko ibilgailuetarako gordetako eremuetan aparkatzen dutenean.

- Ekonomia jarduera bati atxikitako ibilgailuak Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako 30 artikuluan ezarritakoari jarraituz

- Garraio publiko kolektiboaren erabiltzaile diren eta garraio txartel baliodunarekin identifikatuta dauden pertsonak, garraio publiko kolektiboarekin konektatzeko aparkatze eremuetan aparkatzen dutenean.

-Jarduera ekonomiko bati atxikitako ibilgailuak, salgaiak garaiatzeko erabiltzen direnak eta 3.500kg-ko edo gutxiagoko gehieneko masa baimendua dutenak, Udalak araututako aparkatze-zerbitzuari buruzko Ordenantzako 13 artikuluan ezaritakoaren arabera, eta behar bezala identifikatuta daudenak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako "Zero isurpen" bereizgarriaren bidez.



Kaleak tarifa eremuen arabera nola sailkatu diren, II. eranskinean dago zehaztuta.

3.- Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen zerga kuotak kopuru finko bat dira, salbu eta ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuetarako aparkaleku-bereizgarria.

4.- Diru sarrerak bermatzeko errentaren edota gizarte larrialdiko laguntzen titular edo onuradun diren subjektu pasiboek I. eranskinean ageri den berariazko zerga kuota aplika dakien eskatu ahalko dute, egoiliarrentzako aparkaleku-bereizgarria emateko.


Eskaera hori urtero aurkeztu beharko da, eta zergaldi berean izango du eragina, baldin eskaera borondatezko ordainaldia bukatu aurretik egin bada.

Horretarako, Udalak, hala dagokionean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztea galdatu ahalko du.


8. artikulua. Ordainbidea.

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen eta aparteko araubideen mende dauden ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, udal jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren aurretik ordainduko da tasa, horretarako ezarritako sistemaren bidez.

2.- Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen kasuan (ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako baimenak izan ezik), tasa autolikidazioz edo likidazioz ordaintzea galdatu ahalko da, eta bereizgarria ematean egingo da ordainketa.

9. artikulua. Itzulketen hainbanaketak.

Bai egoiliarrek aparkatze baimena urte naturalaren bigarren seihilekoan eskaera berria aurkezten dutenean bai emandako baimenari uko egiten diotenean, bereizgarria itzultzen dutela, kuotaren zenbatekoa seihileko naturalen arabera hainbanatuko da.

Halakoetan, baldin titularrak uko egin badio emandako baimenari eta kuotaren zenbatekoa ordainduta badago, Udalak itzuli egingo die proportzioan dagokien zenbatekoa, aurreko idatz zatian ezarritakoari jarraituz, eskatzen duten subjektu pasiboei, baldin ordainketa egin dela egiaztatu bada eta bereizgarria itzuli bada.

Seihilekoari dagokion kuota urteko kuotaren % 50 izango da.


10. artikulua. Oro har aplikatzeko arauak.

Tasa horiei aplikagarri zaizkie kudeaketari, aplikazioari, likidazioari, ikuskatzeari, zerga bilketari, arau hausteei eta zehapenei buruzko arauak, honako araudi hauetan xedatuak: Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean, Gipuzkoako Dirubilketa Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian.


Amaierako xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio mekanikodun ibilgailuan udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautzen duen ordenantza 2013ko ekainaren 27an egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2013ko irailaren 9an 171. GAOn argitaratu ziren.

7.2 artikulua (Europako Txartela), Aparkaldi Arautuaren Ordenantzako 7.1.8 artikulua aldatzearen ondorioz aldatua (151. GAO, 2016ko abuztuaren 9koa).

Bere eranskina 2021eko irailaren 30ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zen eta bere aldaketa 242.GAOn 2021eko abenduaren 21ean argitaratu zen.