ESTOLDERI ZERBITZUARI DAGOKION TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
4.- Ohiz kanpoko ur kontsumo aldietan, zergadunak ur jarioa izan duela egiaztatzen bada, lehenengo aldian zuzenketa egin ahal izango da, lehenengo ur-ihesean eta soilik behin bakarrik, aipatutako ohiz kanpoko kontsumo horietan, betiere, aldez aurretik eskatzen baldin bada, eta baldintza hauek betetzen badira:
- Matxuraren ezaugarrietatik ondorioztatzea ez dela benetan erabili likidatzen den kontsumo kontabilizatu gehiena.
- Gehiegizko kontsumoa arrazoi objetibo eta ezusteko baten ondorio izatea, kontsumoarekin zerikusirik ez duena.
- Isuria ez izatea interesdunak instalazioak zaintzeko orduan zabarkeriaz edo arduragabekeriaz jokatu duelako.
- Beharrezko baliabideak jarri direla, behar besteko presarekin, gehiegizko kontsumoaren arrazoia konpontzeko helburuarekin, eta konponketa justifikatu dela faktura aurkeztuta.
- Erregularizazio eskaeraren ondoren, ordaindu behar duenaren kontsumoak, ohikotzat jotakoekin bat etortzea.
Erregularizazioa isuriaren kontsumoaren zenbatespenaren arabera egingo da, eta honela kalkulatuko da:
Aldiko kontsumo erreala - Kontsumo arruntaren zenbatespena
Kotsumo normalaren zenbatespenentzat hartuko da ukitutako aldien aurreko urteko aldi beretako kontsumoa. Datu nahikorik ez baldin badago, azken 6 hilabeteetako kontsumoa apliakatuko da, edo, horrelakorik ezean, egiazko kontsumotzat jotako aldiak.
Erregularizazio horrek matxura konpondu aurreko bi aldiekin bat etorri beharko duten bi alditan eragingo du gehienez ere.
10.- art. Zerga kuotak
Honela ateratzen da kuotaren zenbatekoa:
a) Putzu beltzak eta sareak zaindu edo ikuskatzeagatik eta hartuneak egiaztatzeagatik kuota finko bat ordaindu beharko da.
b) Zerga oinarria hondakin urak isurtzeari dagokion zergaren zenbatekoaz biderkatuko da:
11. art.- Kudeaketa
1. Donostiako Udaleko Ur eta Saneamendu Zerbitzuak hartune berriak jartzera behartu dezake hartunetik egon ez arren, teknika aldetik hura jarri ahal izanez gero, baita sarea handitu edo berritzearen ondorioz, lehengoak aldatzera eta berriak jartzera ere.
2. Tasa hau kudeatzea, kitatzea, begiratzea eta biltzea Udalak berak egingo du, uraz hornitzeko zerbitzua emateko tasarekin batera eta horren osagarri. Alde horretatik, urarena fakturatzeko erabiltzen diren arauak izango dira tasa honetan erabiliko direnak ere.
12. art.- Formazko eginbeharrak
1. Zergapekoek zerbitzua erabiltzeko moduaren aldaketak, ondasun higiezinen eskualdaketak eta isurketa motaren aldaketak -Ur eta Saneamendu Zerbitzuaren irizpideak eta Uren Komisariaren arauak bete behar dituztenak- aditzera eman beharko dituzte horretarako dagoen inprimakian.
2. Estolderi zerbitzua erabiltzen duten zergapekoek, Ur Horniketa Zerbitzuko abonatuak ez badira, gastatutakoa aditzera eman beharko dute tasa hau kitatzeko.
13. art. - Arau orokorrak
1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta Zergabilketari buruzko Araudiak kudeaketa, kitapen, ikuskaritza, bilketa, arau hauste eta zehapenei buruz ezartzen dituzten arauak tasa honetan ere bete behar dira.
Azken xedapena
Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.
EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Saneamendu Zerbitzua emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantzaren azken aldaketa eta bere eraskina 2024ko irailaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Ezarritako aldaketak 2024ko abenduaren 11ko 238.GAOn argiratu zirela.