itxi
MATRIKULAZIO DATAK
Noiz: irailaren 12tik 25era
- Irailaren 12an 16:00etatik aurrera. Ordutegia: 16:00 – 20:00.
- Irailaren 13tik aurrera: Okendo, Ernest Lluch, Casares-Tomasene eta Egia kultur etxeetan, baita 10:00etatik 14:00etara ere. Aiete Kultur Etxean, berriz, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Aiete Kultur Etxea astelehenetan itxita dago, irailaren 12an izan ezik. 2023ko bigarren lau hilabeteko ikastaroetan matrikulazioaren epea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
- Larrotxene K.E. obrengatik itxita egongo da 2023ko urtarrilera arte.
cerrar
1. MATRIKULAZIO ERREGELA ETA IRIZPIDEAK
1.1 Izena emateko honako aukera hauek daude:
- Donostia Kulturako edozein kultur etxetan eta Liburutegi Nagusian (azaleztapen ikastaroak bakarrik), ikastaroa egingo den kultur etxea edozein dela ere. Identifikazio agiria edo kopia erakustea beharrezkoa da (NAN, pasaportea, gidabaimena...).
- Donostia Kulturaren www.donostiakultura.eus webgunean.
1.2 Ikastaroaren ordainketa, bakarra, eta ikastaro osorako izango da. Hauek dira ordainketa egiteko bideak:
- Kultur etxeetan, adierazten diren ordainketa txartelen bidez.
- Aurrez aurre izena ematerakoan, adierazitako banketxe eta kontu korrontera transferentzia eginez. Ordainagiria kultur etxe berean aurkeztu behar da 24 orduko epean edo posta elektronikoz bidali dagokion kultur etxera. Bestela, izen-ematea baliogabetu egingo da.
- Internet bidez, webgunean ordaintzeko adierazitako txartelekin. Kasu honetan, ez da inolako ordainagiririk aurkeztu behar izango.
1.3 Matrikulazioaren dirua ez da itzuliko, salbu eta:
- Gutxieneko parte-hartzaile kopurua bildu ez, eta Donostia Kulturak ikastaroa antolatzen ez badu.
- Ikastaroa hasi ez bada eta itxaron zerrenda badago. Kasu honetan, plaza beste pertsona batek hartu ahal izango du.
1.4 Ikastaro guztiak hastapenekoak edo lehenengo mailakoak dira, izenburuan "Aurreratua" adierazpidea dutenak salbu.
1.5 Bigarren mailako ikastaroetan parte hartzeko nahitaezkoa da hastapeneko ikastaroa eginda izatea edo oinarrizko ezagutza izatearen agiriren bat aurkeztea.
1.6 Hastapeneko ikastaroa egiteak ez du esan nahi hurrengo urtean bigarren mailako ikastarorako plaza erreserbatuko denik.
1.7 Kultur etxe bakoitzak beste arau gehigarri batzuk ere jar ditzake.
cerrar
DESKONTUAK
- Ordaintzeko momentuan Donostia Kulturako bazkideei %10eko deskontua egingo zaie.
- Gazte-txartela dutenei edo langabetu, pentsionista eta familia ugaria direnei %25eko deskontua egingo zaie.
- Deskontu bat baino gehiago egiteko eskubidea izanez gero, bigarrena, lehenengoa aplikatu ondoren ateratzen den kopuruaren gainean kalkulatuko da.
- On line matrikulazioaren kasuan, deskontuak matrikula egiterakoan aplikatuko dira, eta agiria dagokion kultur etxean aurkeztu beharko da, ikastaroaren lehen egunean.
- Dokumentazioa pentsiodunaren (pentsioduna dela egiaztatzen duen edozein dokumentu ofizial) edo langabearen (lan-bizitza eguneratua), familia ugariaren edo Gazte-txartelaren egoera egiaztatzen duena izango da.
- Euskaltegietako ikasleek %25eko deskontua lor dezakete euskarazko ikastaroetan, Euskaltegiko matrikulazio orria edota ziurtagiria aurkeztuz. Matrikula 2021-2022 ikasturtekoa, 2022koa (udarakoa, esate baterako) edota 2022-2023koa izan daiteke.
Aurreikusitako epeetan ordainagiria edo beharrezko dokumentazioa aurkezten ez bada, matrikulazioa bertan behera geratuko da, eta izena eman duen pertsonak ezin izango du ikastaroan parte hartu.
cerrar
OHIKO GALDERAK
Nola matrikulatu adingabekoak?
- Adingabekoak, pertsona heldu batek matrikulatu beharko ditu.
Matrikulaziorako, beraz, helduaren datuak sartu behar dira lehenik, eta ondoren, adingabekoaren datuak. Heldua Donostia Kulturako bazkide bada, adingabekoari bazkide deskontua ezarriko zaio, DK Familia deskontua hain zuzen ere.
Zein da kontuan hartzen den adina?
- Erreferentzia erabiltzailearen jaiotze urtean da.
Ba al dago haurrentzako eta gazteentzako ikastaroetan deskonturik?
- Adingabekoa matrikulatzen duen helduak Donostia Kulturako bazkide txartela badu, adingabekoari ere bazkide deskontua ezarriko zaio. Haurrentzako, gazteentzako eta 30 urte baino gutxiago dutenentzako ikastaroetan ez da %25eko deskonturik egongo, prezioan dagoeneko deskontua egina baitago.
Matrikularen kostua itzuliko al didate klasera joaten ez banaiz?
- Matrikulazioaren dirua ez da itzuliko salbu eta:
- gutxieneko parte-hartzaile kopurura iritsi ez eta Donostia Kulturak ikastaroa antolatzen ez badu.
- ikastaroa hasi ez bada eta itxaron zerrenda badago. Kasu honetan, plaza beste pertsona batek hartu ahal izango du.
- doako 10 matrikuletako bat eskuratuz gero, webgunearen bitartez matrikulatutako Donostia Kulturako bazkideen artean eginiko zozketan. Zozketa 2022ko irailaren 12tik 25era arteko matrikulazioen artean egingo da.
Nola jasoko dut ikastaroaren hasieraren berrespena?
- Matrikula behin osaturik, ontzat ematen da, eta kontrakorik esan ezean, ikastaroa foiletoan eta webean adierazitako egunean eta orduan hasiko da. Ez da bestelako konfirmaziorik izango.
Aldaketarik balego (ikastaroa atera ez delako edo hasiera eguna aldatu delako), izena emandako pertsonari jakinaraziko litzaioke.
Izena eman al dezaket dagoeneko hasita dagoen ikastaro batean?
- Gerta daiteke matrikulazio epealdia iraungita egon arren, plaza libreak geratzea hainbat ikastarotan. Kasu honetan, ikastaroa antolatu duen kultur etxearekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen da.