2015-2016 LABORATEGI BERRIAK

 

2015-2016 Laborategiak

Norentzat?

Izen Emateak

EPA!castellano

Kontadores ideiak, ezagutzak, denbora eta esperientziak trukatzen dituzten gazteen arteko topalekua da. Proposamen aniztasunarekiko malgua eta irekia, modu honetan ezagutza konpartituak eraikitzeko.


Laborategiak partekatu, gozatu, entseatu, esperimentatu, asmatu, sortu eta ikasteko espazioak dira..


Edozein gazte Kontadoresera etorri eta honen guztiaren parte izan dadila nahi dugu, eta horregatik, laborategi hauek edozein poltsikorako eskuragarriak izan daitezen saiatzen gara.


Laborategi berriak hemen dira, animatu eta parte hartu!

NORENTZAT?castellano

18 urtetik gorako gazteentzat.
 

IZEN EMATEAKcastellano

Izen ematea urriaren 16tik aurrera, eskaintza bakoitzaren hasiera egunera arte egongo da zabalik. Hurrengo lotura jarraituz egin daiteke:
Kontadores Gazte Zentroa
Asteartetik ostiralera: 17:30 - 20:30
Larunbatetan: 17:00 - 21:00


Tel: 943 483476
Email: kontadores@donostia.eus
Gure beste ekintzen inguruko informaziorako, sakatu hemen
Facebook: http:/www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa
Twitter: @kontadores

GERRILLA LIGHTING: ARGIZTAPEN DISEINUAcastellano

Tailer teoriko-praktiko honetan, hiriko hainbat eremu eraldatuko ditugu argiaren bitartez. Argiztapen eszenak guk geuk aukeratu eta diseinatuko ditugu, eraso planarekin batera. Horretarako, eraikinak argiztatzeko diseinuaren oinarriak ikasiko ditugu, diseinu prozesuaren atalak jorratu eta argiaren ahalmena aztertuko dugu. Laborategiaren amaieran argi instalazio erreal bat gauzatuko dugu. Laborategia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean antolatu da.


Dinamizatzailea: Nora Imaz (Suartez ) - www.suartez.org

Saio kopurua: 8 saio
Datak eta ordutegia:: Azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra, 18:30-20:30.
Eguna: Asteartea
Plaza kopurua: 12
Prezioa: 24€
Oharra: Saio praktikoek 3 orduko iraupena izango dute.

DJ LABORATEGIA ETA MUSIKA AUTOEKOIZPENAcastellano

Askotariko musika estiloak lantzeko aukera izango duzu laborategian, eta irrati, musika eta soinu proiektuak sortzeko helburua duen edonori zuzendurik dago. Musika saio bati aurre egiteko behar duzun laguntza teknikoa eta jarraipena edukiko duzu; tresneriaren konexioekin hasi eta biniloak, mixerrak, ordenagailu bidezko inguruak eta kanpo efektuak nola egin ikasiko duzu. Era berean, ordenagailu bidezko musika ekoizpenari helduko diogu, abestiak eta nahasketak sortu asmoz.


Dinamizatzaileak: DJ AMSIA y DJ PATT - www.amsia.org

Saio kopurua: 11 saio
Datak eta ordutegia: Azaroaren 12tik abenduaren 17ra, 18:30-20:30.
Egunak: Asteazkena eta osteguna
Plaza kopurua: 14
Prezioa: 33€

DANTZA GARAIKIDEAcastellano

Dantza eginez gozatzeko aukera izango duzu release eta Limon bezalako inprobisazioko teknika garaikideen bidez. Bizkarrezurra ardatz harturik, bilatuko ditugu gure gorputzeko mugimenduek dituzten aukerak eta mugak.


Dinamizatzailea: Nuria Pιrez - www.nuriaperezalcantara.wordpress.com

Saio kopurua: 10 saio
Datak eta ordutegia:Azaroaren 3tik otsailaren 2ra, 19:00-20:30.
Eguna:Asteartea
Plaza kopurua: 12
Prezioa: 22,50€

ARGAZKIGINTZA: HASTAPENA castellano

Alor honetan ahalmen teknikoak eta artistikoak eskuratzeko laborategi praktikoa da. Zure kamera ezagutu eta ongi erabiltzen ikasiko duzu, baita konposizioaren oinarrizko erregelak barneratu ere. Argazki digitalak errebelatuko dira, eta ikasiko duzu nola kudeatu eta publikatu zure argazkiak.


Dinamizatzailea: Davit Amunarriz - www.argiune.com

Saio kopurua: 20 saio
Datak eta ordutegia: Azaroaren 4tik urtarrilaren 29ra, 19:00-20:30.
Egunak: Asteazkena eta osteguna
Plaza kopurua: 12
Prezioa: 45€

ARTIBISMO LABORATEGIAcastellano

Laborategiaren helburua da kale artearen inguruko begirada zabaltzea eta eremu publikoan hainbat interbentzio gauzatzea. Horretarako, eremu publikoan erabiltzen diren askotariko erreminta, material eta bitartekoak ezagutuko ditugu. Halaber, norbere lana garatzeko aukera eskainiko du laborategiak.


Dinamizatzailea: Jon Elortza (Zaldi Urdina)

Saio kopurua: 11 saio
Datak eta ordutegia: Azaroaren 6tik otsailaren 5era, 18:15-20:15.
Eguna: Ostirala
Plaza kopurua: 12
Prezioa: 33€

ARGAZKILARITZA: IRTEN ETA KLIKcastellano

Argazkiak ateratzea gustuko izan, baina, kostata ateratzen baduzu kamera poltsatik; edo jendeak esaten badizu aski dela argazkiak ateratzeaz... hona hemen argazkiratzeko txoko berriak ezagutzeko aitzakia perfektua. Zatoz gurekin hilabetean behin goizez. Saio hauek independenteki programatu dira.


Dinamizatzailea: Davit Amunarriz - www.argiune.com

Datak: Azaroaren 21a / abenduaren 18a / urtarrilaren 16a
Eguna: Larunbata
Plaza kopurua irteera bakoitzeko: 15
Prezioa: 4,5€ eguneko