• ERRESERBA INDIBIDUALA

    Gehinenez 14 pertsona

    TALDEKAKO ERRESERBA

    14 pertsonatik gorakoentzat

    Sartu
Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ONDARRETA GAZTE ATERPETXEA


Ondarreta Gazte Aterpetxeko argazkiak

Ondarreta hondartzatik 200 metrora kokaturik dago Ondarreta Gazte Aterpetxea (La Sirena bezala ere ezagutua), Donostiako hirigunetik oso gertu. Aterpetxeak lasaitasuna eta xarma biltzen ditu, era berean hiriko abantaila guztiak eskainiz.


EHUko Gipuzkoako campusetik oso hurbil dago (700m. gutxi gorabehera), baita Miramar Jauregitik ere; bertan besteak beste, EHUko udako ikastaroak antolatzen dira. Bereziki gazte eta ikasleentzat dago diseinatuta aterpetxea eta ezin hobea da Donostia eta bere inguruneak ezagutzeko.


Sei autobus linea erabil ditzakegu aterpetxetik hiriko hainbat gunera joateko, hala nola erdi aldera eta parte zaharrera, bertan, merkataritza eta turismo guneak daude, baita hondartzak nahiz tren eta autobus geltokiak ere.


100 plaza ditu eta, nagusiki, bakarka edo talde txikitan bidaiatzen dutenentzat dira. Horrez gain, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabil ditzakete aterpetxeko instalazioak.



Helbidea:
  • Igeldo pasealekua 25,
  • E-20008
  • Telefonoa : (+34) 943 310 268
  • Fax : (+34) 943 214 090
  • Emaila: ondarreta@donostia.eus



LOGELA MOTAK:


16 logela (100 plaza):
  • 2 gela 2/3 plazakoak
  • 4 gela 4 plazakoak
  • 5 gela 6 plazakoak
  • 2 gela 8 plazakoak
  • 1 gela 10 plazakoa
  • 2 gela 12 plazakoak
Irudia 'free wifi spot' testuarekin

ZERBITZUAK:
  • Doako Wi-Fia
  • Agiria duten erromesentzat plazak urte osoan
  • Izarak eta mantak (prezioan sartuta)
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.
  • WCak logelatan edo solairuan bertan.
  • Ur beroa
  • Gas galdarako berogailua
  • Aterpekideentzako sukaldea
  • Catering zerbitzua**
  • Bilera gela (30 pax. gutxi gorabehera)
  • Internet konexioa duen ordenagailua
  • Garbitegi automatikoa (autozerbitzua)
  • Kontsignak
  • Ordaintzeko aparkalekuak inguruetan
  • Catering Zerbitzuak

Taldeentzako catering zerbitzua eskatzen du Ondarretako gazte aterpetxeak -bazkariak eta afariak-, gutxienez 15 laguneko taldeentzat (10eko talde minimoa gosarietarako). Eskuragarri daude zeliako eta barazkijaleentzat menu bereziak, prezioan aldaketarik gabe. Kirolarientzat menu bereziak ere eska daitezke, 1,00€ gainkosturekin.



ARAUTEGIA ikusi (Taldeentzako aplikagarria)
COVID 19 dela-eta, erabiltzaileentzako arautegia.

Ordutegiak

  • Harrera:
    Astelenetik Ostiralera
    • 8:00 - 21:30
    Larunbata eta Igandea
    • 8:00h - 12:00h
    • 16:00h - 20:30h
  • Aterpetxearen sarrera:
    • Neguko ordutegia: 8:00 - 02:00. Ostirala eta larunbata: 8:00 - 04:00.
    • Udako ordutegia: 8:00 - 04:00.

ADI: Logelak 10:00etatik 15:00etara garbituko dira. Derrigorrezkoa da bitarte horretan gelak hutsik uztea.



2021eko Salneurriak eta Denboraldiak (BEZ-a barne)

29 urtera arte (barne)
30 urtetik gora
GOI-DENBORALDIA
Gela haundia (6-8-10-12)
18,75€
22,25€
Gela txikia (2-3/4)
20,75€
24,50€
ERDI MAILAKO DENBORALDIA
Gela haundia (6-8-10-12)
16,85Ç
20,60€
Gela txikia (2-3/4)
18,85€
22,85€
BEHE-DENBORALDIA
Gela haundia (6-8-10-12)
15,00€
18,90€
Gela txikia (2-3/4)
16,90€
21,15€
TALDEENTZAT OTORDU ZERBITZUA -Gutxienez 15 bazkalkideentzat-
BAZKARI-AFARIAK
9,60 €
KIROLARIEN MENUA
10,70 €
ESTRAK
GOSARIAK TALDEENTZAT -10 gutxienez-
5,20 €
ESKUOHIALAK
2,00 €

15 kide baino gehiagoko GAZTE taldeentzako DESKONTUAK erdi eta behe denboraldian

Denboraldiak ikusi

Nola Iritsi

  • GPS Koordenatu Geografikoak
    • Latitudea: 43° 18' 52.9308" iparra (43.314703)
    • Longitudea: -2° 0' 27.2766" mendebaldea (-2.007577)
  • Norbere Ibilgailua g
    N-1 nazionalaren 9.irteera, Ondarreta. Bilbo-Behobia A-8 autobidea, Ondarreta irteera.
  • Autobusa
    Autobus geltokia. Autobus linea: 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo(OSASUN ETXEko geltokia) ORDU ERDIan behin. 45-Atotxa-Antiguo(Zumalakarregi 21 geltokia) 20 MINUTUan behin
  • Trena
    RENFE-Iparraldeko Geltokia.. Autobus linea: 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo(OSASUN ETXEko geltokia) ORDU ERDIan behin. 45-Atotxa-Antiguo(Zumalakarregi 21 geltokia) 20 MINUTUan behin
  • Aireportua
    Donostikoa (Hondarribia) 15 km-ra. Bilbokoa 90 km-ra. . Miarritzekoa 50 km-ra.
  • Hiriguneko autobus lineak
    16, 5, 24, 25, 27, 30, 31, 45

    Informazio turistiko gehiago