• ERRESERBA INDIBIDUALA

    Gehinenez 14 pertsona

    TALDEKAKO ERRESERBA

    14 pertsonatik gorakoentzat

    Sartu
Inprimatu
Whatsapp ikonoa




ULIA GAZTE ATERPETXEA

Ulia mendiaren magalean, itsas mailatik 200 bat metrora, horra hor Ulia aterpetxea. Zurriola hondartzatik oinez joanda 20 minutura, aterpetxe hau mendiaz eta bizimodu osasuntsuaz gozatzeko leku bikaina da.

Uliako parkearen inguruko basoak ezin egokiagoak dira naturaz inguratuta egon eta oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko. Ikuspegien eta paisaien bikaintasunak paradisu lasai eta ederra bihurtzen dute. Baina, bestalde, hirigunetik halako hurbil dagoenez gero, Donostiaz eta haren eskaintzez oztoporik gabe gozatzeko aukera egoten da.


Ikusi Gure Ingurumen Politika


Egoitza eroso eta moderno hau esperientziak partekatzeko eta bizikidetzarako esparrua da, bai eta natura zaintzekoa ere. Europako etiketa ekologikoa lortu duen Euskadiko lehen aterpetxea da, ekologia zaintzeko egiten duen ahaleginagatik: eguzki plaka fotovoltaiko eta termikoen bidez, kontsumitzen duen energiaren zati handi bat sortzen du; aterpetxean ur kontsumoa gutxitzeko neurriak hartu dira; ekoetiketa duten garbiketa-produktuak eta paperezko produktuak erabiltzen dira; tokiko elikagaiak, ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak eskaintzen dira; hondakinen gaikako bilketa oso ondo zaintzen da (horretarako, edukiontzi desberdinak daude geletan eta bungalowetan); bildutako materia organikoarekin konposta egiten da, aterpetxean bertan, gero lorategian erabiltzeko.

Bestalde, Ulia aterpetxeak 3-4 lagunentzako logelak eta 5-6 pertsonentzako sukaldedun bungalowak ditu.Logela eta bungalow bakoitzak bere atartea du, kaletik zuzenean sartu ahal izateko. Auto eta autobusetarako doako aparkalekua ere badago. Norberaren ibilgailua da aterpetxeraino heltzeko garraiobiderik gomendagarriena eta erosoena.



MASKOTAK ONARTZEN DITUGU 'Maskota' ikonoa
Helbidea
:
Ulia Pasealekua, 297
E-20013
Telefonoa: 943 483 480
Fax: 943 291 360
Emaila: ulia@donostia.eus



Zerbitzuak

  • 62 leku (54 ohe)
    • 4 logela 3-4 plazakoak: ohe bikoitz bana eta litera bana.
    • 4 logela 4 plazakoak: bina litera.
    • 4 logela 5-6 lagunentzako: sukalde bana, ohe bikoitz bana eta bina litera.
    • Irisgarritasuna: mugikortasun urriko pertsonentzat prestaturiko 5-6 lagunentzako logela bat, banako 2 ohe eta 2 litera.
  • Zerbitzuak
    Irudia 'free wifi spot' testuarekin
    • Doako Wifia
    • Maindireak eta mantak (prezioaren barruan)
    • WC eta dutxa bungalow edo logela bakoitzean
    • Bungalowetan sukalde tresnak
    • Saltzaile automatikoak
    • Ikuztegi automatikoa (autozerbitzua)
    • Internet konexioa duen ordenagailua
    • Egongela telebistarekin
    • Doako aparkalekua
    • ULIAKO ATERPETXEA Jatetxea
    • Aterpetxeak taberna-jatetxe zerbitzua eskaintzen du bere instalazioen barruan. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
    • Bertan aterpekide menu bakuna aurki dezakegu. Kirolzaleentzako menu bereziak eska daitezke.
    • Honekin batera edonorentzako eguneko menuak ere eskaintzen dira.
    • Tlf. 608 366 727
    • www.comerenulia.com


ARAUTEGIA ikusi (Taldeentzako aplikagarria)
Erabiltzaileentzako araudia COVID-19 dela-eta.


Harrera Ordutegia


Astelenetik Ostiralera
  • 8:00 - 21:30
Larunbata eta Igandea
  • 8:00 - 12:00
  • 16:00 - 20:30

Salneurriak eta denboraldiak 2024 (BEZ-a barne)

29 urtera arte (barne)
30 urtetik aurrera
Goi denboraldia
PREZIOA PERTSONAKO ETA GAUEKO
21,73 €
26,06€
Erdi Mailako denboraldia
PREZIOA PERTSONAKO ETA GAUEKO
19,52€
21,54€
Behe denboraldia
PREZIOA PERTSONAKO ETA GAUEKO
17,38€
22,16€
BESTEAK
GOSARIA
6,32€
BAZKARI - AFARIAK -GUTXIENEZ 10 pertsonentzat-
11,67€
KIROLARIEN MENUA (BAZKARI - AFARIAK)
13€
ESKUOHIALA
2,32€
SUKALDEKO ERABILERA -GUTXIENEZ 5 PERTSONA-
2,43 € (PERTSONAKO ETA EGUNEKO)


Denboraldiak ikusi



Gela eta bungalowen planoak

Bungalow (5-6 plaza)
Ohe bikoitza + 2 litera + sukaldea
Gela (4 plaza)
2 litera
Gela (3-4 plaza)
Ohe bikoitza + litera 1
Bungalow-aren planoa
Gelako planoaren irudia
Gelako planoaren irudia




Nola Iritsi

  • GPS Koordenatu Geografikoak
    • Latitudea: 43° 19' 42.5094" Iparra (43.328475)
    • Longitudea: 1° 57' 46.2456" Mendebaldea (-1.962846)
  • Norberen autoa
    Madril-Irun/N-1 errepideko 6. irteera. Biribilgunean, 3. irteera hartu Groserako norabidean. Hurrengo biribilgunean, 1. irteera hartu Jose Elosegi alkatearen hiribiderantz. Aurrera jarraitu behar da Arzak jatetxea igaro arte. Ulia pasealekuan eskuinera biratu. 4 km egin gora.
  • TAXIBUSa tb6, garraio publiko zerbitzua:
    Lehen geltokia Kolon 21 pasealekuan.
    Aldez aurretik erreserba egin behar da 943 46 46 46 telefonora deituta, edo www.dbus.eus webgunean.
    Irteerak egunero, 7:15 - 21:15. 60 minutuan behin.
  • Autobusa eta Trena
    Autobusen geltokian eta Adif-Iparraldeko Geltokia.*
  • Aireportua
    Donostikoa (Hondarribia) 20 km-ra. Bilbokoa 90 km-ra. Miarritzekoa 50 km-ra.

Uliako Liburua - Geologia, Fauna eta Albiste Historikoal

Turismoari buruzko argibide gehiago

Gogobetetze Inkesta