Donostia.eus - UDALINFO Skype bidez

Logo Ayuntamiento

UDALINFO Skype bidez


Skype software programaren bidez erabiltzaileek elkarrekin idatziz (berehalako mezularitza), ahoz edo bideoz komunikatzeko aukera dute. Indarguneetako bat da Skyperen erabiltzaileek haien artean munduko edozein bazterretatik ahoz doan hitz egin ahal izatea. Hartarako, nahikoa da ordenagailuan entzuteko gailuren bat eta mikro bat ondo konfiguratuta izatea.

Skyperen interfazea berehalako mezularitzako beste software batzuen antzekoa da, eta, haietan bezala, software bera darabilten erabiltzaileen arteko berehalako mezu elkarrizketa abiaraz daiteke.


Nola hasi Spyke erabiltzen?


(esteka gehienak gaztelaniaz daude)

Honela jokatu behar duzu Windowsen:

· Skype deskargatzea: deskarga ezazu Skype zure ekipamendu informatikora.
· Sortu ezazu Skype kontu bat: aukeratu erabiltzailearen izena eta bete ezazu informazioa, lagunek zu Skypen aurkitu ahal izateko.
· Skypen saioa hastea: abiarazi saioa eta gehitu lagunak kontaktutzat. Gero, egiezu bideo dei bat edo bidali berehalako mezua, nonahi ere zaudela.
· Skype ez da telefono zerbitzuaren ordezkoa, eta ezin da erabili larrialdi zerbitzura deitzeko.
· Erabiltzaile berrientzako argibideak Skyperen orri elektronikoan
Beste sistema eragile baterako, erabili lotura hau: https://support.skype.com/es/

Nola deitu Udalinfora Skyperen bidez?


Donostiako Udalak herritarrentzat duen harrera telefonoak Udalinfo du izena.

Goitizen hori erabilita bilatu dezakezu zeure Skypen, "kontaktuak" aldean, lehen aldiz deitzen baduzu. Zuzenean ere aukera dezakezu www.donostia.eus sarrera orrian dagoen "Skype" ikonoan klik eginda.

Konexioa egion ahal izateko ikonoa agertuko zaizu, zeure agendari eransteko. Azken pausu hori, zure zerrendara gehitzea, ez da nahitaezkoa Udalinforekin harremanetan jartzeko, nahiz eta gordetzea gomendatzen dizugun, hurrengo batean deitu ahal izateko.

Gogoan izan hurrengoan deitu beharko duzula "Skype deia" erabilita, eta ez “Telefonora deitu” aukeraren bidez; hala jokatuz gero, doako deia izan beharrean, dei arrunta kobratuko dizutelako.

Ikono berdean klik egin ondoren, deia bidaliko dute Donostiako Udaleko Telefono Arretako Zerbitzura, eta han, ohiko ordutegian, udal gaien gaineko zalantza, iradokizun edo eskaera guztiek erantzuna izango dute.

Deia ordutegi horretatik kanpo eginez gero, telefono mezu automatiko batek arreta orduen berri emango dizu. Ez bidali mezurik Skype bidez, sistema hori ez dugulako ezarrita gure telefono zerbitzuan.