Donostia.eus - [Tramitea] Udan igerilekuak berriz irekitzeko baimena

Logo Ayuntamiento

Udan igerilekuak berriz irekitzeko baimena

Objektua: Igerilekuak berriz irekitzea

Erabilera kolektiboko igerilekuak udako denboraldian berriz irekitzeko jakinarazpena

Igerilekuak zenbait instalaziotan egon daitezke eta 742/2013 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera sailkatzen dira:
A) Erabilera publikoko igerilekuak:

    1 Mota: Urarekin lotutako jarduera helburu nagusitzat duten igerilekuak: igerileku publikoak, ur-parkeak eta abar.
    2 Mota: Helburu nagusiaren gehigarri gisa erabiltzen direnak: hotelak, ostatu turistikoak, kanpinak eta abar.
B) Erabilera pribatuko igerilekuak
    3A Mota: jabeen erkidegoen igerilekuak, ikastetxe nagusiak eta abar.
    3B Mota: familia bakarreko igerilekuak.

Nor dagoen izapidetze hau egitera behartuta:
-1 eta 2 Motako igerilekuak
-20 etxebizitza edo gehiago dituzten 3A Motako Igerilekuak; 20 etxebizitza baino gutxiago dituztenak eta 3B Motakoak izapidetze hau egiteaz salbuetsita daude

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
  • Instalazio motaren arabera:
-1 Motako instalazioak: Legezko arduradunak eskatu behar du
-2 Motako instalazioak: Legezko arduradunak eskatu behar du
-3A Motako instalazioak: Administratzailea edo Erkidegoaren presidenteak eskatu behar du
Beharrezko dokumentazioa
Inprimakia beteta egotea; inprimaki horrek barne hartzen du igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak beteko direla adierazten duen Erantzukizunpeko Adierazpena
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Ingurumenako Zuzendaritza
Unitatea: Ingurumena Kudeatzeko Bulegoa
Helbidea: Mandasko Dukearen Pasealekua 66

Prezioa
Dohainik
Ebazpen epea
10 egun.
Jakinarazpenean emandako datuak azpian adierazten den legedia betetzen badute, baimendutzat joko da jarduera eta ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik.
Informazio falta dela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, Ingurumen Zuzendaritza, 10 egun baino lehen, interesdunarekin harremanetan jarriko da beharrezkoa zuzentzeko.
Arauak
-32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa
-208/2004 Dekretua, azaroaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa aldatzen duena
-742/2013 Errege Dekretua, Irailaren 27koa, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena
Beste informazio interesgarria
Informazio gehiago

kategori aurkibidera itzuli