Donostia.eus - [Tramitea] Etxebizitzan obra txikietarako berehalako lizentzia

Logo Ayuntamiento

Etxebizitzan obra txikietarako berehalako lizentzia

Objektua: Obra txikietarako berehalako lizentzia eskuratzea, ("Proiektu Teknikoa" egitea ez da beharrezkoa)

Tramite hau obra txikiren bat egiteko asmoa dagoenean eskatu behar da, baldintzak kontutan hartuta

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
    • Bat-bateko obra txikia Proiektu Teknikoa aurkeztu beharrik ez duena da, inguru urbanistikoan eragin gutxiko izaera duelako.
    • Obra txikitzat joko dira bolumenak edo azalak aldatzerik eskatzen ez dutenak edo obra berria ez direnak.
    • Ez dute lizentzia beharrik tarteko hormak aldatzerik edo zuloak zabaltzerik eskatzen ez duten lanek, eta adibide gisa honako hauek: barrualdea pintatzea, azulejoak jartzea, zoladurak eta abar.
Beharrezko dokumentazioa
    • Eskabidea (online eginez gero ez da behar)
    • Egingo diren obrak azaltzen eta zuritzen dituen oroitza-txostena.
    • Etxebizitzaren oinaren eta sekzioaren plano akotatuak, 1:50 eskalan (gaurko egoerarenak eta eraberritze egoerarenak), lokala edo etxebizitza osatzen duten gelen azalera eta erabilerak zehazturik.
    • Obren aurrekontu osoa eta xehetasunezkoa, beraien kontratistak edo teknikari eskudunak idatzia.
    • Koloretako argazkia, honako kasu hauetakoa bada:
      - Etxe aurrearen zureria edo burdineria ordezkatzea (Fatxada osoaren argazkiak, leihoak itxirik eta pertsianak zabalik daudela.)
      - Eraikinaren estalkia berritzea edo konpontzea.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Unitatea: Hirigintza Informazioko Administrazio Bulegoa
Helbidea: Ijentea Kalea 1

Prezioa
Eraikuntza, instalakuntza eta obren gaineko zerga, aurrekontuaren gainean %5a, salbuespenak salbuespen (ikusi ordenantza)
Udal Ordenantza EIOZ2010
Ebazpen epea
hilabete bat eta isiltasun positiboa
Arauak
- Eraikuntzako Ordenantza Osagarriak (1999/1/14, 1999/11/11 eta 2001/09/13ko GAO)
- Segurtasuna eta Osasuna: 1627/1997 ED
- Sartze-erraztasuna: 68/2000 Dekretua
- Suteen prebentzioa: CTE-DB-SI
Erlazionaturiko tramiteak
Beste informazio interesgarria
  • OBRA TXIKIEN ADIBIDE BATZUEN ZERRENDA (eragin gutxiko obra "obra txikia expres" konsideratuko da eta "proiektu teknikoa" ez da beharrezkoa izango):

    1. Behe solairuak eta sotoak trasteleku bilakatzea.
    2. Etxebizitzen jabetza-mugak aldatzea.
    3. Lehen ez zegoen tokian igogailua jartzea (desjabetzearekin edo gabe, barrendik zein kanpotik egiten bada ere). Igogailuaren ibilbidea aldatzea, traba arkitektonikoak deuseztatzeko, horretarako ezkaratzeko egitura eta eskailera-atalen bat aldatu behar delako.
    4. Arkitektura-trabak deuseztatzea, alamentu komunak aldaturik.
    5. Egitura sendotzeko elementuak jartzea.
    6. Lur-zati pribatuetan igerilekuak instalatzea.
    7. Etxebizitzak zeharo eraberritzea.
    8. Etxebizitza eraberritzea gune hezeak aldatuz (dokumentazio xehakatu eta berariazkoa aurkeztu behar da eraberritzeak aldameneko etxeei sor diezaiekeen soinu-transmisioaren arazoak direla eta).
    9. Fatxadak zeharo eraberritzea, eta baita ere fatxadaren tratamendu estetikoa aldatzea.
    10. Gradukotzat katalogaturik orokorrean dauden eraikinak.
    11. Begiratokiak ordezkatzea.
    12. Teilatuak: zeharo eraberritzea eta baita ere estaldura-materiala aldatzea.
    13. Udaleko Zerbitzu Teknikoen iritziz Proiektu Teknikoa aurkeztea nahitaezkoa den gainerako kasuak.
  • Obra txikitzat joko dira bolumenak edo azalak aldatzerik eskatzen ez dutenak edo obra berria ez direnak.
  • Ez dute lizentzia beharrik tarte ormak aldatzerik edo zuloak zabaltzerik eskatzen ez duten lanek, adibide doazela honako hauek: barrualdea pintatzea, azulejoak jartzea, zoladurak eta abar.

Obra egin ahal izateko bide publikoan laguntzarako baliabideren bat instalatzea beharrezkoa denean, hartarako baimena eskatu beharko da kasuan kasuko inprimakia erabiliz (izapideak “Lizentzia” izena du)
“Honekin lotutako izapideak” eremuan izapide honen gainean klikatuz ikusi ahal izango duzu informazio guztia, baita izapidea online abiatu ere, edo eskatzeko inprimakia eskuratu, bete eta gero kasuan kasuko bulegora eraman paperean.

kategori aurkibidera itzuli