Inprimatu
Whatsapp ikonoa

SMS edo Email bidezko ohar harpidetzaren zerbitzua





Donostiako Udalak herritarren eskura jarri du mezu elektronikoen edo SMS mezuen bidez informatzeko zerbitzu bat. Zerbitzu hori baliatuz, herritarra jakinaren gainean izango da interesatzen zaizkion gaiez. Ondorengo profil hauen artetik, nahi dituenak harpidetu ahal izango ditu, gai horietan sortzen diren informazioak jasotzeko:
Profilak harpidetzeko, ezinbestekoa da identifikatzea ziurtagiri elektronikoaren bidez (nortasun agiri elektronikoa, ONA, IZENPE edo CAMERFIRMA).

Zerbitzu hau harpidetzeak berekin dakar klausula hau onartzea:

Klausula hau onartuz, baimena ematen diezu Donostiako Udalari, haren erakunde autonomoei eta enpresa publikoei, interesatzen zaizkizun abisuak zuri bidaltzeko, nahiz eta abisu horiek eskaintzen diren interes profil horietan sartuta ez egon.

Donostiako Udalak, haren erakunde autonomoek eta enpresa publikoek hitzematen dute zuk zehaztutako harremanetarako bideak ez dituztela erabiliko zuretzat interesgarritzat jotzen diren abisu pertsonaletarako baizik. Honelako abisuak izango dira, adibidez:
  • Ohiz kanpoko kausaren bat dela eta, zure ibilgailua aparkatuta dagoen lekutik kentzeko abisua.
  • Babes Zibileko abisuak: istripua, sutea, eta abar.
  • Biztanleen errolda berritzeari buruzko abisuak.

Eta, oro har, zuri zeuri eragiten dizuten gertaeren informazioa zuri jakinarazteko, baldin bitarteko horiek erabiliz zurekin harremanetan jartzeak zuretzat abantailaren bat dakarkizula uste badugu.

Aitzitik, bitarteko horiek inoiz ez dira erabiliko pertsonalizatu gabeko komunikazio ekintza orokorretarako.

Interes profilak harpidetzeko, ezinbestekoa da Donostiako Udalak harremanetarako datu horiek izatea (mugikorraren zenbakia edo posta elektronikoko helbidea).

Harremanetarako datu orokorrak kenduz gero, harpidetu dituzun interes profil guztietako harpidetzak ere kenduko dituzu.

Datuak babestea:

Oinarri hartuta 15/1999 Lege organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Donostiako Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Donostiako Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako. Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu Donostiako Udaleko Errolda Nagusira (Ijentea kalea, 1. 20003 - Donostia).