Donostia.eus - [Tramitea] Zaborren gaineko tasa (Jarduerak): Sailkapen taldea eta azalera egiaztatu eta alegazioak aurkeztea/datuak osatzea.

Logo Ayuntamiento

Zaborren gaineko tasa (Jarduerak): Sailkapen taldea eta azalera egiaztatu eta alegazioak aurkeztea/datuak osatzea.

Objektua: Jarduera den lokalari izendatutako sailkapen taldea eta azalera egiaztatzea, Udalbatzak 2014ko azaroaren 27an onartu eta eranskinean jasotako jardueren sailkapen berriaren arabera.

Izapide edo tramite honen helburua da lokalak jardueren sailkapenaren eranskinean izendatuta duen jarduera eta azalera ondo daudela egiaztatzea, eta alegazioak egiteko bidea ere izatea, datuak gaizki badaude, eta/edo falta diren datuak adieraztea.

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
Jakinarazpenean adierazitako sarbide gakoa izatea.
Beharrezko dokumentazioa
Alegazioan adierazitako datuak egiazkoak direla erakusteko agiriak.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Unitatea: Ogasun Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1

Arauak

2015eko zerga ordenantza
Beste informazio interesgarria
Hala, jardueren sailkapen berri bat ere badakar eranskinak (eranskinera jotzeko esteka), kategorien eta azpitaldeen arabera egindakoa, eta baita, zer hondakin mota sortzen den, horri dagokion koefizientearen maila ere. Horrela, jarduera klase bakoitzak oinarrizko tarifa bat izango du, eta tarifa horri mailaren koefizientea eta azaleraren koefizientea aplikatuko zaizkio.

Finantza Zuzendaritzak, jarduerak ondo sailkatu eta bakoitzari zer hondakin tasa dagokion zehazteko (ez beste ezertarako), berriz begiratu ditu guztiak, eta, horrela, behin-behingo sailkapen bat dute orain jarduerek.

Tasa ateratzeko kalkuluen aldaketak erasango dien pertsonek jakinarazpen bat jasoko dute. Jakinarazpenean azaldutako datuekin konforme ez denak, Udalaren Ogasun Zerbitzuari ALEGAZIOAK egiteko bidea izango du, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera HILABETE joan baino lehen. Alegazio horiek hiru eratara aukez daitezke: izapide hori egiteko izango den lotura edo estekaren bidez, Udaleko erregistroaren bidez edo 943483403 telefonoaren bidez.

Jakinarazpenean establezimenduaren edo lokalaren gainean den informazioa ondo osatu gabe badago, izapide honi erantsita den loturaren bidez edo lehen esandako telefonora hots eginez osatu daiteke.

Alegazioak egiteko epea pasatutakoan, zergadun bakoitzari dagokion tasaren kitapena jakinarazi eta Hondakinen Errolda berrian sartuko da. Kitapen horretan datu guztiak izango dira: oinarrizko tarifa, mailaren koefizientea, azaleraren koefizientea eta kuotaren zenbatekoa. Kitapenaren kontra berraztertze errekurtsoa sartzeko bidea izango da.

kategori aurkibidera itzuli