Donostia.eus - [Tramitea] Trafiko Zuzendaritzan helbidea aldatzeko eskaera

Logo Ayuntamiento

Trafiko Zuzendaritzan helbidea aldatzeko eskaera

Objektua: Udalari eskatzea gidabaimeneko eta ibilgailuaren zirkulazioa baimeneko helbidea aldatzeko izapidea egin dezala Trafiko Zuzendaritzan

- Tramite hau egin beharra dago Udalak Trafiko Zuzendaritza Nagusiari helbidearen aldaketa egin dela adieraztea nahi bada, eta horrela datuak egunean egongo dira zure gidabaimenean eta zure autoaren zirkulazio baimenean.
- Zure autoaren zirkulazio baimenean aurreko helbidea azalduko balitz, baimenaren agiria hartuko dizugu eta fotokopia bat emango dizugu 60 egunetarako. Trafiko Zuzendaritzak baimen berria itzuliko digu eta zu 30 egunera eskaera egin duzun bulegotik pasa zaitezke bere bila.

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Eskaera egiteko baldintzak
Donostian erroldatuta egotea
Beharrezko dokumentazioa
Eskaera betetzea
Gidabaimena
Zirkulazio baimena
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Aurrez Aurreko Arreta
Helbidea: Ijentea Kalea 1

Prezioa
Dohainik
Erlazionaturiko tramiteak
Beste informazio interesgarria
Página web de la Dirección General de Tráfico

kategori aurkibidera itzuli