Udal Artxiboa: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia

Telematikoki

Presentzialki

Blas de Otero plaza, 1 (Egia)
Ordutegia: 09:00 - 14:00


Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Telefono bidez

943 481 053

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Udal Artxiboan dauden dokumentuak kontsultatzea eta dokumentu hoien erreprodukzioak nahi izanez gero.

Oharra: kopiak formatu digitalean eskatzen badira, ziurtagiri digital bat behar da deskargatzeko

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Identifikazio dokumentua: NAN-AIZ-IFK
Dokumentuak identifikatzen eta aurkitzen lagun dezaketen datu guztiak emtea

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

  • Paperezko kopien eta kopia digitalen tasak kobratuko dira.
  • Ordainketaren faktura behar baduzu, eskatu dezakezu e-mail honen bidez: "GCONTABIL.Contabilidad.Ingresos@donostia.eus"

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Zehatzak izan beharko dute zerbitzu telematikoaren bidez egiten diren kontsultek, artxiboko langileek ez baitute ikerketarik egiten, ez eta dokumentuetan nahiz argitalpenetan bilatzen ere.

Fotokopiak. berehala emango dira, zerbitzuaren lanaren arabera.

PDF edo JPG fitxategiak: dokumentuak eskaneatuta baldin badaude fitxategiak eskabideak aurkezten diren hurrenkeran emango dira. Hala ez bada, digitalizazio prozesua dokumentu kopuruaren eta zerbitzuaren lanaren arabera egingo da.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Kontsulta eta bilaketa egitea
  3. Dokumentua edo espedientea ematea eta fotokopiak bere kasuan

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Dokumentuen kontsulta eta erreprodukzioa:
  • Kontsulta jatorrizko euskarrian egin ahal izango da bere kontserbazio egoerak horrelako aukera ematen badu eta formatu digitalean ez badago.
  • Debekatuta dago Udal Artxiboak eskuratutako edozein dokumentu motaren kopiak egitea beharrezkoa den baimenik gabe.
  • Dokumentuak argitaratuko balira, kopia eta/edo argitalpen guztietan aipatu beharko lirateke bai dokumentuaren jatorria (Donostiako Udal Artxiboa), bai jabea (Donostiako Udala).
  • Jatorrizko dokumentuak formatu elektronikoan eskuragarri egonez gero ez da fotokopiarik egingo.
  • Artxiboan gordetako agirien erreprografia Artxiboaren baliabideen arabera egiten da Agirien kopia baldintzatuta egongo da, betiere, agirien kontserbazio-egoeraren arabera eta jabetza intelektualari buruzko araudiaren baldintzak kontuan hartuta. Ezingo dira kontsultatu, inola ere, sarbidea legez mugatuta duten datuak dituzten agiriak.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli