Donostia.eus - [Tramitea] Konpostajeko udal erregistroan izen ematea: Etxe-konpostajea

Logo Ayuntamiento

Konpostajeko udal erregistroan izen ematea: Etxe-konpostajea

Objektua: Konpostatzaile bezala udalako erregistroan alta ematea, honen bitartez lortutako onurekin (konpostagailua eta aireztagailua eskuratu, formakuntza, jarraipena eta pizgarri ekonomikoa)

Tramitearen pausoak: (informazio gehiagorako ipini xagua pausoaren gainean)

Eskaera epea: Urte osaren zehar eska daiteke

Tramite hau egin behar duzu konpostajeko udal erregistroan izen eman nahi baduzu.

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
- 18 urte baino gehiago izan behar da eta Donostian helbide bat eduki.
- Konpostagailuaren kokapenaren helbidean erroldatua ez bazaude, ura, zaborra edo saneamenduaren errezibuetan zure izena agertu beharko du, bestela, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo jabeak sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
Beharrezko dokumentazioa
  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ.

Konpostagailuaren kokapenean erroldatuta ez egotearen kasuetan eta ur, zabor eta saneamendu errezibuak beste baten izenean badaude, honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
  • alokairuaren kontratua edo
  • zure izenean, energia elektriko edo gasa honiduraren faktura bat, edo
  • etxebizitzaren jabeak sinatutako baimena.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Ingurumenako Zuzendaritza
Unitatea: Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzua
Helbidea: Mandasko Dukearen Pasealekua 66

Beste informazio interesgarria
Erregistroan sartu ahal izateko Udalak konpostajeari buruzko prestakuntza saioak antolatuko ditu.
Konpostagailuak Garbiguneetan jaso ahalko dira (Garbera edo Atotxaerrekako garbiguneak). Honekin batera, aireztagailu bat eta udalak prestatutako gida banatuko da.
Prestakuntza saioa egin eta konpostagailua jasotakoan, erregistroan izena emanda egongo da.

+ informazioa: http://jokogarbia.donostia.eus/eu/

kategori aurkibidera itzuli