Donostia.eus - Frantziako ibilgunea

Logo Ayuntamiento

FRANTZIAKO IBILGUNEA


Imagen 2Imagen 3


Lekua:
Erdialdea
Azalera:
3.000 metro koadro
Autobus lineak:
8, 9, 14, 17, 24

Imagen 4
Urumea ibaiaren ondoan iragaten den pasealeku erromantiko hau Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean dago.
Izugarrizko gozamena da pasealeku horretan, palmondo eta beste zenbait zuhaiztiren artean, oinez nahiz bidegorrian zehar bizikletaz ibiltzea, ibaiari Bizkaiko Golkoan itsasoratzera doala beha. Era berean, ohikoa da ibaian traineruak entrenatzen ikustea.

Gomendagarria da Frantzia pasealekuan zehar zoazela geldialdi bat egitea, Wallace iturri zuriak eta ondo zaindutako berdeguneak ikusteko, bai eta jauregi itxurako zazpi etxe handien fatxadak ere. Etxe horiek 1926tik aurrera egin zituzten, eta ibaiaren ibilbideanren parean lerrokatuta daude.