Luis Martin Santos plazako estalkiari buruzko partaidetza prozesua


Aurrekariak


Egiatarrak aspaldi ari dira Luis Martin Santos Plazako estalkia berritu behar dela aldarrikatzen. Egia Bizirik auzo elkarteak gogoeta bat egin zuen estalki berri baten eta haren ezaugarrien inguruan. 2016 urtean, auzo elkarteak gai honen inguruko partaidetza prozesu bat martxan jartzeko eta proiektua gauzatzeko eskaera egin zion Udalari.

 Luis Martin Santos plazaren argazkia



Diagnosi orokorraPlazaren gaur egungo erabilera Gaur egun antolatzen diren ekintzak
  • Plaza auzoaren erdigunean dago, auzoko ekintzak bertan egiten dira.
  • Gaur egun dagoen estalkiak ez du bere funtzioa betetzen.
  • Azterketa teknikoan kontuan hartu behar da azpian aparkalekua dagoela.
  • Egon
  • Jolastu
  • Elkartu
  • Irakurri
  • Pasabidea (Kiroldegira/Konkorrenea ingurura)
  • Porrontxoak
  • Garagardo festa
  • Aitor Ikastola
  • San Juan sua
  • San Tomas
  • Herri bazkariak
  • Azoka
  • Kontzertuak
  • Antzerkia
  • Zinea udaran
  • ...

2017 urtean, udalak partaidetza prozesu bat jarri zuen abian Egia Bizirik auzo elkarteak egindako gogoeta horiek auzoko gainerako bizilagunek egiten dituztenekin osatzeko asmoz.


Partaidetza prozesua


Udalaren konpromisoa izan da auzotarren beharrei erantzuten duen estalki baten diseinua egiteko partaidetza prozesu bat garatzea. Egia Bizirik elkartearen hausnarketetatik abiatuta, erabilerak, beharrak eta estalkiaren ezaugarriak atzeman dira hiritarrei irekitako bilera ezberdinetan.

Atxikitutako elkarteak: Aitzarte Mendi Elkartea / Egiako Esku Baloi Taldea / Kostkas Futbol Taldea / Egiako Txirrindulari Elkartea / Trebeska Dantza Taldea / Aitor Ikastola / Latxaga Gurasoen Elkartea / Dandai Emakumeen Elkartea / Antxeta Ttan Ttakun Aisialdi Elkartea / Porrontxo Jaiak / Ur-zaleak Elkarte Gastronomikoa / Donosti-Gain Elkarte Gastronomikoa / Arrano Elkarte Gastronomikoa / Le Bukowski Musika Kluba / Dabadaba Musika Aretoa

2017. urtean 4 bilera ireki gauzatu ziren:

1. Fasea: Estalkiaren ezaugarrien definizioa (Otsailak 9 / Kultur Etxean)


Egia Bizirik elkartearen lan eta hausnarketatik abiatuta, plazaren erabilerak, atzematen diren beharrak eta estalkiaren ezaugarriak zeintzuk izan zitezkeen aztertu zen, bilerara etorritakoen ekarpenak jasoz. +info

2. Fasea: Estalkiaren diseinuari ekarpenak (Ekainak 6 eta 29 / Aitor Ikastola)


Otsailean jaso ziren estalkiaren ezaugarriak kontuan hartuta, enpresa ezberdinei plaza estaltzeko proposamenak lantzea eskatu zien Udalak. Bi saio hauetan, hoberen egokitzen zen aukeratutako proposamena aurkeztu eta bizilagunek proiektua hobetze aldera egindako ekarpenak jaso zituen Udalak. +info

3. Fasea: Estalkiaren diseinuaren aurkezpena (Azaroak 27 / Kultur Etxean)


Ekarpen guztiak aztertu, balioztatu eta ahal den heinean proiektuan barneratu ondoren, proiektuaren proposamena sortu duen enpresak eta udal langileek estalki berriaren diseinua aurkeztu zuten eta bertaratutako bizilagunekin honen egokitasuna balioztatu zen. +info

Bileran zehar egindako argazkia


Estalkiaren diseinua


Estalki berri baten inguruan hausnartzearen arrazoi nagusia estalkiaren oinarrizko helburua beteko duen estalki bat diseinatzea izan da, plazaren gune handi bat euritik babestu eta bertan ematen diren ekintzak ahalbidetuko dituenak.

Proposamenaren ezaugarriak

  • Azalera libredun espazio zabala
    • Estalkiaren zutabeak plazaren mugetan kokatu dira
    • Zutaberik gabeko espazio jarrai zabala sortu da
  • Euritik babesteko estalki egitura handia
    • Hiru dimentsiotako habez eta estalki gardenez osatutako estalitako eremu zabala proposatu da
    • Mendebaldeko (Tejeria kaleko) euri sarreretatik bereziki babestua
  • Ekintzen beharrak bermatuko dituen espazioa
    • Estalitako azaleraren dimentsioaren eta definizioaren oreka egokia bilatu da
    • Altuera handiko erdigune estali zabal bat eta albo batean altuera baxuagoko gune estalia sortu da
  • Sarrera eta ekipamendu berriak
    • Plazara lotura berriak: Tejeria kaleko sarbidea, kiroldegiko sarbiderako harmailak
    • Ekipamendu berriak: WC berriak eta gune berde txikia
  • Inguruarekiko afekzioa gutxiagotzen duen eremu funtzional eta atsegina
    • Espazio atsegin eta erosoa izatea bilatu da, estalitako espazio jarrai bat bilatuz, eguzki-oihalen
    • azpian egotera gogorarazten dutenak.

 Luis Martin Santos plazaren estalkiaren proposamena


Eraikuntza


Aurrekontua
Lehenengo eraikuntza fase baterako 1.300.000€-ko aurrekontua dago (BEZ barne). Honetan, estalkiaren eraikuntza lehenetsiko da, partida honetatik kanpo gelditzen diren zerbitzuak ondorengo fase baterako utzita.

Epeak
Behin obra hasita, 8 hilabete inguru irautea aurreikusten da.


Prozesu parte hartzaileren garapenaren informazio gehigarria jasotzeko Herritarren Partaidetza zerbitzuarekin harremanetan jarri: udala_partaidetza@donostia.eus / 943481356