Donostia.eus - Aiete / Miramon

Logo Ayuntamiento

Auzoak

Aiete - Miramon
 
Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.  

Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua, Mirakontxarekin iparraldean, Amara eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten duen auzoa.    

Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da.    

Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, BeraBera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.    

Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.

Datu demografikoak

Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:

Emakumezkoak:

7.981

Gizonezkoak:

7.681

Guztira:

15.662