Loiola
Topoaren treanbideek, Loiolako saihesbideak eta Urumea ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Gaur egunean, eskuhartze urbanistiko konplexuak burutu dira; eta orain hasi dira egiten hainbat ekimen: ibaiaren berreskuratzea, etxebizitza berrien eraikuntzak, e.a.
Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, bere zatirik haundiena Urumea ibaiko ezkerraldeko ertzean aurkitzen delarik.
Ekialdean, Altza eta Intxaurrondorekin muga ezartzen du, hegoaldean, Martutenerekin; Norteko trenbideak eta saihesbideak Amara Berritik bereizi egiten dute.
Beste gune batzuk: ‘Lorategi-hiria’; Igeltegi eta La Salle; Patxillardegi baserria eta inguruko eraikuntza multzoa.
2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 4.465 pertsona zeuden erroldatuak Loiolako lurralde-partaidetzarako eremu honetan.
Informazio demografiko gehiago
DonostiaDatan, non Loiola eremu zabalago bezela hartzen den eta Txomin-eneako biztanleak ere hartzen diren kontutan.